GARA > Idatzia > Pilota

Xalak beste garaipena lortu du batere gatzik gabeko norgehiagoka arraroan

KOKA-BEGINO 20

XALA-ZUBIETA 22

Asier AIESTARAN | DONOSTIA

Xala eta Zubietak hala-moduzko garaipena eskuratu zuten Bergarako azken tramitean. Hiru ordezko eta gehiegizko materiala izan zituen partida gorabeheratsuan, Etxarriko atzelariak ongi erantzun zuen eta bere lana nahikoa izan zen Xalak aurrean partida erabakita utzi zezan.

Ez zen, ordea, aurrelari lekuindarra orain artean bezain inspiratuta agertu. Finala ziurtatuta izateak tentsio gutxirekin jokarazi zion eta jokoan ez zen gehiegi sartu. Hala ere, neurketako une garrantzitsuenetan bera agertu zen garaipena -jokatu dituen partida guztiak irabazi ditu- poltsikoratzeko.

Koka eta Begino nahiko hotz hasi ziren, atzelari nafarra bereziki, baina apurka-apurka partidan sartzen joan ziren eta abantaila onak ere izan zituzten. Altzako aurrelariak -ordezko moduan zazpi partida jokatu ditu- sakez egindako tanto bakarrari esker, 16-12 aurretik jarri ziren gorriak, baina azken tantoetan behera etorri zen.

Bergara

Galartza V-Goñi III 22 / Berasaluze IX-Lasa III 12; Xala-Zubieta 22 / Koka-Begino 20; Larralde-Auxkin 15 / Uriarte-Arruti 18.

Derio

Mikel 2 / Bengoetxea VII 0 (10-6 eta 10-4); Arretxe 2 / L.Aldai 0 (10-3 eta 10-8).

Galarreta

Gorriz-Olazar 26 / Larrea-Astibia 35; Altuna I-Agirrezabala 21 / Bitoria-Etxabe 40; Sarasua-Iriarte 40 / Matxin III-Ion 35; Etxeberria IV-Aizpurua II 16 / Urriza-Urko 30.

Urnieta

Añorga 44 / Hernani 56. Iriondo-Jauregi 17 / Arrieta-Otaegi 22; Eskudero-Sagaseta 5 / Mendizabal-Esnaola 22; Erroizenea-Jauregi 22 / Ojuel-Gorrotxategi 12.

Zizur

Txaruta 51 / Oizpe 49. Madariaga-Bereau 14 / Loidi-Urkijo 22; Jaunena-Barberena 15 / Alberdi-Perosanz 22; Cerezo-Otxandorena 22 / Albizuri II-Zabala 5.

Oiartzun

Bertiz-Matxikote 10 / Landaluze-Agirre 25; Aristorena-Suarez 30 / Errea-Sanz 19; Etxarri-Otegi 14 / Agirre-Aristorena 30; Bidegain-Imaz 22 / Benito-Pagoaga 30; Almandoz-Rodriguez 30 / Etxeberria-Zapirain 12; Antxordoki II-Txoperena III 30 / Peluaga-Huegun 25.

Beotibar (16.30)

Agirre-Beobide / Berasaluze VIII-Urrizelki; Olaizola II-Argote / Leitza-Otxandorena; Mendizabal-Oteiza / Belloso-Mendizabal II.

Donibane Garazi (17.00)

Etxeberri-Istillarte / Muskarditz-R.Dermit; Olaizola II-Argote / Leitza-Otxandorena; Mendizabal-Oteiza / Belloso-Mendizabal II.

Galarreta (16.00)

Gorriz-Aizpurua II / Martinez II-Zubizarreta; Agirresarobe-Eizagirre / Juaristi-Badiola; Matxin IV-A.Lekunberri / Zalakain-Aizpuru; Urriza-Ion / Bereziartua-Martinez I.

KOKA-BEGINO

20

XALA-ZUBIETA

22

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo