GARA > Idatzia > Euskal Herria

PSEk zail ikusten du ezker abertzalea maiatzeko hauteskundeetan egotea

Hainbat alderdi politikok adierazpenak egin zituen atzo ezker abertzaleari buruz. PSEk jarrera negatiboa du ezker abertzalearen proposamenen aurrean. EAJk ere «ez dela nahikoa" adierazi du. PPk, aldiz, Gobernua «Batasuna hauteskundeetan egoteko formula bila" ikusten du.

GARA |

PSEk Gasteizko Legebiltzarrean duen bozeramailea, Jose Antonio Pastor, ezker abertzalearen inguruan mintzatu zen atzo RNEk egindako elkarrizketan. Bere hitzetan, «ezker abertzaleak zail izanen du hauteskundeetan aurkezteko ETAtik behin betiko bereizten ez bada». Pasto- rren ustez, maiatzeko hitzorduan egon ahal izateko beharrezkoa da «indarkeria politika tresna gisa erabiltzeko edozein asmo alde batera utziz, politikoki bakarrik jokatzeko konpromiso zehatza hartzea». Ezker abertzalea hauteskundeetara aur- kezteko aipatutako konpromisoa hartzea ezinbestekoa irizten dio PSEko bozeramaileak, «deitzen diren bezala deituta ere».

Bestalde, PPren jokaera aipatu nahi izan zuen. Bere hitzetan, «ezker abertzalea aurkeztu edo ez, PPk PSOEren aurka eraso- tzeko aitzakia bilatuko du hori delako bere estrategia: edozer gauzek balio du Gobernua arrazoiarekin edo gabe erasotzeko».

«Gobernua, formula bila»

Guztiz alderantzizkoak izan ziren PPk Bizkaian duen presidentearen hitzak. Antonio Basagoitik ziurtatu zuenez, «gertaerek Batasuna maiatzeko hauteskundeetan izanen dela adierazten dute». Aipaturiko gertaerak azalduz, Jose Luis Rodriguez Zapatderoren Gobernua «horretarako formula baten bila» dabilela eta Batasuna «onarena egi- ten» ari dela adierazi zuen.

Bilbon emandako prentsaurrekoan, Basagoitik ziurtasunez egin zituen Madrilgo Gobernuaren asmoei buruzko adierazpenak, izan ere, bere ustez, «ezker abertzalea hauteskundeetan egotea utziz, ETArekin duen negoziazio prozesuarekin aurrera segitu ahal izanen du». Ezker abertzaleari buruz, berriz, haren proposamenen helburua argi ikusten du Basagoitik: «Bere aurpegirik onena ematen ari da, bere burua zuritu eta bildots-larrua janzten ari da Gobernuak `hauek ez dira berdinak, hauek hobeak dira eta bakearen alde daude' esan ahal izan dezan». Ildo berean jarraituz, Zapateroren alderdia «denbora irabazi na- hian» ari dela, eta «guri Batasuna aldatu egin dela sinistarazten saiatuko da», ohartarazi zuen PPko eledunak.

ETA, Batasuna eta EAJ, batera

EAJren aurka ere izan zuen zer esan, eta Iñigo Urkulluk atzo Bilbon 18/98ko auzipetuen alde egindako manifestazioan parte hartzea gaitzetsi egin zuen. Bere hitzetan, horrelako egoerek ETArekin amaitzeko bi ereduak ikusgai jartzen ditu: alde batetik, PPren eredua dago eta bestetik, «Batasuna, ETA eta EAJrena, Gobernu sozialistak lagundurik, erakunde armatuarekin negoziatzeko asmoz». Basagotiren ustez, «hori dela-eta, lehenago helbururik ez zuen erakunde armatua, gaur egun indarberritua dago eta audeterminazioa nahiz Nafarroa lortzeko asmoak ditu».

Modu berean, Gobernu espainolaren ustezko ahulezia salatu zuen. PPko ordezkariak atxiloketa eta komandoen desartikulazioen kopurua jaitsi egin dela nabarmendu zuen. «Zapateroren Gobernuak ez dio terrorismoari lehentasunik ematen, eta horrek indar armatuen morala jaitsi egin du eta ondorioz horien lanaren eraginkortasuna jaitsiko da», gehitu zuen. Gobernuak ETAri egin dizkion ekarpenak nabaritzen dira Basagoitiren ustez, «terroristak kartzela- tik ateratzeaz gain ez direlako barrura sartzen, eta horrek erakundea indarberritu egin du». Ondorio bezala «egoera lehertzean erakundea indartsuago» izanen dela esan zuen.

«ez da nahikoa"

PSE eta EAJ alderdiak bat etorri ziren atzoko adierazpenetan. Beren ustez, ezker abertzaleak «indarkeriatik urruntzeko konpromisoa argi utzi» beharko du hauteskundeetara aurkezteko.

Erkorekaren ustez, keinuak izanen dira baina ez da aski

EAJren bozeramailea Diputatuen Kongresuan, Josu Erkoreka, ezkor agertu zen atzo Cadena Ser irratiak egindako elkarrizketan. Ezker abertzalearen proposamenean, «orain arte ikusi direnen gisako hainbat keinu» eginen direla uste du, baina «ez dela nahikoa izanen» adierazi zuen jeltzaleak. Hori dela-eta, «panorama argitu eta hauteskundeetara aurkezteko egin beharrekoa egiteko prest dauden garbi uzteko» eskatu zion talde abertzaleari.

ETAren inguruan mintzatu zen, eta «abenduaren 30eko su-etenik ez onartzeko alderdi eta erakundeek erakutsitako asmoak erreflexiorako bidea» emanen diola pentsatu nahi duela adierazi zuen Erkorekak. Bere hitzetan, «Madrilgo Gobernuak normalizazio politikoaren alde egin beharreko guztia egin du, eta beraz, orain ezker abertzaleari dagokio pausoak ematea». EAJko ordezkariaren arabera, Gobernuari ETAren atzera bueltarik gabeko su-eten baten agerpena bezain baliotsua zaio indarkeriatik urruntzeko ezker abertzalearen adierazpen irmoa. «Bera egiteko prest ez dagoen bidea gainerakoek egitea eskatzea da arazo handiena» Erkorekaren ustez. GARA

denbora laburra

Erkorekak (EAJ) ezker abertzaleak alderdi berri bat osatzeko denbora gutxi duela eta pausoak azkar eman behar dituela adierazi zuen. Dena den, zail ikusten du, Madrilgo Gobernuaren erabakiari tinkoa deritzo-eta.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo