GARA > Idatzia > Kultura

Ibarra

"Sua" film luzean parte hartu nahi duten guztiek gaur dute aukera

Jada gutxi falta da «Sua» film luzea amaitzeko, adierazi duenez film honetako arduradunek. «Duela hiru urte hasitako proiektuak amaierako argia ikusten dugu, baina taldearen nekea dela-eta, asko kostatzen ari zaigu azken pausoak ematea, eta batez ere jendea erakartzea» diote. Hau dela-eta, gaur larunbata grabaketa polita egiteko asmoa dute eta, horregatik, «desesperazio deialdia egiten dugu. Filmeko eszenarik garrantzitsuenetakoa da, zaldiekin, gurdiekin, soldaduak... Baina jendea behar dugu». Grabaketarako 11.00etan geratu dira Ibarrako plazan. Gero Gorritira joango dira, eta bertan, bazkari edari eta guzti, arratseko 17.00ak arte egongo dira grabatzen. «Ez izan lotsarik, ederto pasako baitugu, baina benetan, zure beharra dugu, eta beti zalantzan izan bazara, etorri eta ez zara damutuko», esaten dute. «Hau ez da gure proiektu bat, Euskal Herri guztiarena baizik, gu hilda bagaude gure herria ere bai. Irten monotoniatik eta konsumismotik, eta gutxienez etorri nola egiten dugun lan ikustera» esanez amaitzen dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo