GARA > Idatzia > Kirolak

Izotz hockeya Elite Liga

Hormadi maila galtzeko zorian dago

J.L. | ANGELU

Hormadi kinka larrian dago, izan ere, asteburu honetan bertan galdu baitezake Elite Ligako maila, eta Euskal Herriak kirol horretan duen talderik onenaren etorkizuna egoera larrian gera daiteke.

Angeluarrak jaitsierako kanporaketak jokatzen ari dira Dijonen aurka, eta mailari eutsi ahal izateko, gutxienez lau partida irabazi behar dituzte. Oraingoz, ordea, jokatutako biak galdu egin dituzte, eta asteburu honetan La Barren jokatu beharreko biak nahitaez irabazi egin behar dituzte.

Lehen partida gaur bertan izango da, 20.30etatik aurrera. Bigarrena berriz, bihar jokatuko da 18.45etatik aurrera. Bi partida horietatik bat irabazita, bosgarren partida behartuko lukete, eta hori, Dijonen jokatuko litzateke. Biak irabaziz gero, berriz, beste bi neurketa ere jokatu beharko dira, bat Dijonen eta bestea Angelun. Biak galtzen badituzte, berriz, maila nagusia galdu egingo dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo