GARA > Idatzia > Gutunak

Imanol Artola Arretxe Amezketa

Hitza zer da orduan?

Joan den urtearen amaieran, Tolosako Orixe Institutuko kontseilu eskolarreko bilera batean, erabaki zen gure etxeetan eta Institutuan bertan ere egunero jasotzen dugun «Hitza» egunkaria ez dela egunkari ofiziala. Beren esanetan, edozeinek txerta dezake bere artikulu bat bertan, eta horrek kentzen omen dio ofizialtasun hori eta ez-ofizial bilakatzen omen du. Ados, egia da beste edozein egunkaritan, «Gara»n eta «Berria»n esaterako, ez dela hain erraza gure iritziak zein gure albisteak txertatzea, baina ezta hain zaila ere. Eta nahi izatera bertan txerta genitzazke gure iritzi zein berriak. Orain, kasu. Baina kontua ez da hori.

Hau guztia, Orixeko greba-sistema erabakitzeko onartu zen. Dirudienez, gure eskolan ez da baliogarri hemendik aurrera «Hitza» egunkarian agertzen den artikulu bat greba proposamena egiterakoan. Noski, guk ere txerta genezakeelako eta agian ez delako ofiziala izango artikulu hori.

Lotsagarria iruditzen zait bertan hartu duten erabakia. Ikasleon bozka, ikasleon hitza ixilarazi nahi dute kosta ala kosta. Lehengo greba-sistema ilogikoaz gaiz, orain hau ere erantsi digute. Lehen nahikoa urratuak ez genituen eskubiak are gehiago urratu dizkigute, eta ikastetxearen bilakaera ikusirik, ikasleon hitza hertsiki murriztu nahi dute.

Gainera, DBH-n oraindik ez dute greba eskubiderik, ez dute greba eskubide murrizturik ere. Eta aipatu bezala, Batxilergoko ikasleok hertsiki murriztua. Lehen esan bezala, kontua ez da guk «Gara» zein «Berria» erabil dezakegulako hau ezer gertatu ez balitz bezala uztea, zeren, hurrena zer izango da? «Hitza» egunkari bat da, egunero etxe zein ikastetxeetan jasotzen den egunkaria. Eta hori da salatu nahi duguna, Zergatik ez onartu?

Ikasleon bederatzi eskubideetatik lau Orixe institutuan urratuak ditugu, eskubide-demokratikoa (lehen murriztua bazen, orain gehiago), kultur-eskubidea, baldintza duinetan ikasteko eskubidea eta kolektibo gisa jarduteko eskubidea. Non amaitu behar dugu ikasleok? Non amaituko da Orixe Institutuko zuzendaritzaren jolas hau?

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo