GARA > Idatzia > Txirrindularitza

Txirrindularitza Paris-Niza

Contadorrek horiz janztea lortu zuen hirugarrenean

Col d'Ezen jotako erasoaren bitartez, azken saioa eta itzulia poltsikoratu zituen madrildarrak. David Lopez eta Samuel bigarren eta laugarren izan ziren etapan

Aritz SORZABAL | DONOSTIA

Alberto Contadorrek (Discovery) Paris-Nizako azken saioa irabazi eta itzuliko garaipena poltsikoratu zuen atzo. Ostegunean Mendeko gainean egindako erasoarekin etapa eskuratu eta lehen postutik urrats batera geratzea lortu zuen. Larunbatean, urrutitik jotako beste eraso batekin, Davide Rebellin (Gerolsteiner) liderra estutu eta maillot horia oso gertu izan zuen. Atzo, hirugarrenean, madrildarrak lehen postura salto egin zuen azkenean, Col d'Ezen hasi eta Nizako kaleetan amaitutako erakustaldi batean.

Azken etapa, 129 kilometrokoa, ikusgarria izan zen. Benetako borroka helmugatik 16 kilometrora zegoen Col d'Ezen gertatu zen. Mendatetik sei kilometrora, Contadorrek erasoa jo eta bakarrik joan zen, aurretik zihoazen txirrindulariak gaindituz eta Rebellinekiko abantaila 40 segunduraino handituz tontorrean. Hortik aurrera, erlojupeko saioa bailitzan, hortzak estutu eta dena emanda iritsi zen helmugara.

Lider postua lortzeko eta itzulia irabazteko 6 segundo baino gehiago atera behar zizkion Rebellini, eta Nizako helmugan italiarrari 22 segundu atera zizkion. Rebellinen aurretik, Contadorrez gain, David Lopez (Caisse d'Epargne) bizkaitarra sailkatu zen bigarren postuan, Joaquin Rodriguez (Caisse d'Epargne) hirugarrenean eta Samuel Sanchez (Euskaltel) laugarrenean. Iban Mayo (Saunier Duval), bestalde, erretiratu egin zen azken saioan.

«Garaipenik garrantzitsuena»

Helmugan, Contadorrek ez zuen bere poza ezkutatu. «Nire bizitzako garaipenik garrantzitsuena da hau. Rebellin helmugaratzen ikusi arte, ez nuen sinesten irabazi nuenik», azaldu zuen. «Gaur larunbatean hasitakoa bukatu nahi nuen. Amorru handia nuen eta irabazi nahi nuen. Garaipen honen giltza taldearen lanean egon dela uste dut», nabarmendu zuen.

Amorrua

«Larunbatean hasitakoa bukatu nahi nuen. Amorru handia nuen eta irabazi nahi nuen», adierazi zuen Contadorrek.

Taldeko lana

Irabazleak bere taldekideen lana goraipatu zuen. Hain zuzen ere, Discoveryk tropela luzatu zuen Col d'Ezeko lehen maldatan, erritmo gogorra jarri baitzuen.

Sonríe tras la «Operación Puerto" y el aneurisma

Contador, de 24 años, recuperó la sonrisa con su triunfo en la París-Niza y relegó al olvido sus graves problemas de salud y la «Operación Puerto».

El de Pinto ha logrado esta victoria nueve meses después de vivir momentos de amargura como miembro del equipo de Manolo Saiz, uno de los implicados en la trama de dopaje, y tres años después de que se le detectara un cavernoma en una arteria cerebral. Tras ser operado, se recuperó y venció en su regreso en Australia.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo