GARA > Idatzia > Futbola

CFA Maila

Avironek merezi ez zuen zigorra jaso du etxean

Emaitza horren ondoren, lapurtarrei asko zaildu zaie igoera, izan ere, bakarrak lortuko baitu igotzea, eta orain Rodezek alde handia kentzen die

AVIRON 0

RODEZ 3

Jon LEUNDA | BAIONA

Partida handia iragartzen zen Baionan sailkapeneko lehenengoaren eta bigarrenaren artean. Zuri-urdinek derrigor irabazi behar zuten Rodezek sailkapenean ihes egitea nahi ez baldin bazuten. Amaieran, ordea, kanpotarrek batu zituzten puntuak eta Avironi igoera oso zaila jarri zaio, izan ere, lehen sailkatuak bakarrik lortuko baitu mailaz igotzea.

Emaitzak bestelakorik pentsatzera eraman baldin bagaitzake ere, Avironek ez zuen galtzerik merezi, eta gutxienez berdinketa bat lortzeko adina meritu egin zuen.

Lehen zatian aukera onak izan zituzten eta baita bigarren zatiko lehen minututean ere, baina bigarren zatiko erdian Rodezek gola egin zuen.

Horrek Aviron erasora bultzatu zuen. Berdin zen 0-1 edo alde handiagoarekin galdu, eta arriskuak hartu zituzten jokalari lapurtarrek.

Berdinketarik, ordea, ez zuten lortu, eta neurketa amaitzeko sei minutu geratzen zirenean, kanpotarrek bigarren gola egin zuten. Emaitza horrekin, Pochaten mutilek oraindik eta arrisku gehiago hartu zituzten, eta amaieren hirugarren gola ere jaso zuten, nahiz eta merezi gabekoa izan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo