GARA > Idatzia > Bruesa

Bruesa GBC-Winthertur FC Barcelona

Jaitsiera postuetan nahiz eta duintasunez jokatu

Lehenengo erdia markagailuan 39-38 aurretik amaitu arren, Juan Carlos Navarrok lortutako 27 puntuek eta hirugarren laurdeneko 0-15eko partzialak ezerezean utzi zuen Porfi Fisacen gizonek egindako lan aparta

BRUESA GBC 68
WINTHERTUR BARTZELONA 76

Arnaitz GORRITI | DONOSTIA

Merezi gabe, baina Bruesa GBCk ACB Ligako jaitsiera postuetan amaituko du 26. jardunaldia. Alde batetik, Winthertur FC Bartzelonaren aurka 68-76 galdu zuten atzo donostiarrek eta, bestetik, Grupo Capitol Valladolidek ezustean Etosa Alacanten aurka irabazi egin zuen. Hala, donostiarrak azken aurreko postuan daude sailkapenean, zortzi garaipenekin, Valladolidekoengandik garaipen batera.

Ez zuen, ordea, halako zigorrik merezi talde gipuzkoarrak. Izan ere, azken asteetako legeari jarraituz, Illunben partida txukuna burutu zuen. Zoritxarrez, aurrean egungo Kopako txapelduna zuten, Winthertur FC Bartzelona eta, nahiz eta beren partidarik onena jokatu ez, zenbait jokalariren kalitate eskerga baliatu zuten Donostiatik garaile irteteko. Aipagarriena Juan Carlos Navarro kataluniarraren lana izan zen. 27 puntu sartu zituen -13 lehenengo laurdenean- eta horretaz gain, hiru errebote harrapatu eta beste lau baloi ostu zituen.

Duskoi Ivanovicen taldeak oso gogor ekin zion neurketari, beraiengan ohikoa den eran, Navarroren eskutik, batik bat.

Hala ere, Mulaomerovic, Pavlidis eta Fajardoren artean eutsi egin zion Bruesak kanpokoen hasierako joko erauntsiari. Lehenengo laurdeneko 14-19ko emaitzaren ostean, asko gogortu zuten defentsa etxekoek eta, gainera, epaileekin izandako tirabiraren baten ostean, donostiarrak partidari buelta emateko gai izan ziren Ricardo Urizen saskiratzen baten ondotik. Atsedenaldira, beraz, 39-38ko ezusteko emaitzaz iritsi ziren.

Hirugarren laurdeneko gakoa

Gogotsu ekin zioten Fisacen mutilek hirugarren laurdenari eta 6-0eko partziala eta gero, 45-38 aurreratu ziren. Ikusleek sinetsi ezinda jarraitzen zuten neurketa, aldaketa noiznahi iritsi zitekeelakoan.

Hirugarren laurdenaren erdialdean iritsi zen aipatu aldaketa. Ivanovicen mutilek defentsa asko gogortu zuten -eta epaileek ez zuten falta zenbait ez adierazteko eragozpenik izan- eta bost minuturen buruan 0-15 partziala lortu zuten, 45-38tik 45-53ra pasatuz. Aipagarria da laurden horretan Jaka Lakovic antolatzaile esloveniarraren lana, bai jaurtiketetan eta baita jokoaren gidaritzan ere. Hala, azken laurdena 50-57ko emaitzaz hasi zen.

Etxekoak ez zeuden etsitzeko, eta 0-4ko partzialari bost puntu jarraian sartuta erantzun zioten. Ivanovicek hutsartea eskatu zuen orduan, baina ez zuten kataluniarrek ihes egiterik lortu, donostiarren kantxa osoaren presioari esker.

Hala ere, azken minutuetan Lakovic eta Navarroren kalitatea azaleratu zen. Gipuzkoarrek ezin zuten hiruko jaurtiketarik egin eta barneraldien bidez saiatzen ziren. Azken unean faltak egin zituzten etxekoek denbora geratzearren, baina ez zuten emaitza onegirik lortu. Azkenik, etxekoen porrota, nahiz eta duintasunez jokatu.

«Debemos darle un partido a Illunbe"

Pese a denotarse su tristeza debido a la derrota, Porfi Fisac mostró maneras relajadas en sala de prensa.

«Hemos tenido superioridad en las opciones; de hecho, hemos tenido 13 posesiones más, pero no hemos sido capaces en los porcentajes que necesitábamos para ganar el partido. Sin embargo, hemos logrado mantenernos en todo momento en el partido y no marcharnos nunca».

El club donostiarra tiene dos complicadas salidas ante Fuenlabrada y Estudiantes. Preguntado sobre el futuro inmediato, Fisac aclaró que «ahora mismo tenemos una sola meta: sigo pensando que Illunbe va a ser la clave, pero estoy seguro que este equipo ganará un partido fuera de casa. Tenemos que darle un partido a Illunbe y la clave está que en las dos próximas salidas nos mantengamos como si jugáramos en Illunbe».

Por su parte, Dusko Ivanovic no estaba contento con su equipo. «Sólo me quedo con la victoria y con la intensidad de juego de Bruesa. Han perdido, pero han enseñado cómo hay que luchar por cada balón», dijo el montenegrino.

A. G.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo