GARA > Idatzia > Euskal Herria

ŤArdurak partekatzeať proposatu dio Partaidek Hezkuntzari eskaintza eskariari egokitzeko

GARA |

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastoletako ordezkariek Haur Hezkuntzako lehen ikasturterako arretiko matrikulazio kanpainaren balorazioa egin zuten zuten atzo Gasteizen. Han izan ziren Koldo Tellitu, Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioko zuzendaria, Jose Luis Sukia, Partaideko zuzendaria, eta Joseba Aginagalde, Arabako Ikastolen Federazioko zuzendaria.

Tellituk Euskal Herriko ikastolen inguruko adierazpenak egin zituen: «Gure inguru sozialetik egiten zaizkigun eskariei modu duinean erantzun ahal izateko ikastolei baliabideak ematearen garrantzia nabarmendu nahi dut». Bide batez, aurtengo kanpainarako publizitate egitasmoa Euskal Herri osoan bakarra izanen dela nabarmendu zuen, «muga administratiboen gainetik, euskararen herri osoan. Hona hemen adibide bat nola, borondatea dagoenean, mugarik gabeko Europa egia bihurtu daitekeen».

Partaidek, berriz, Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian egindako aurretiko matrikulazioen balantzea ezagutarazi zuen eta esanguratsua den ondorietako bat ikastoletan matrikula gehien egin dutenak Arabako Errioxako ikasleak izan direla da, ordezkari horien hitzetan. Horrekin batera, eskaera eskaintza baino handiagoa dela adierazi zuten, eta baliabide egokiagoak lortzeko asmoz, EAEko Hezkuntza Administrazioari «ardurak partekatzea» proposatu zioten.

Eskualde horretan ikastoletako matrikulazio kopurua %50etik gorakoa izan da azken hamar urteetan, nahiz orain arte datu hori ez den ezagutara eman. Aginagaldek azaldu zuenez, «orain iritzi publikora zabaltzen dugu; alde batetik, egoera hori modu egonkorrean errepikatu izanak jarraipenerako joera bermatzen duelako, eta bertze aldetik, duen garrantzi soziologikoarengatik».

«Muga jasangaitza»

Sukiak eskaria eta eskaintzaren arteko oreka eza jakinarazi zuen. Azken urteetan gertatu arren, egoera «muga jasangaitz» batera iritsi dela salatu zuen. Eskaeraren igoera, bere ustez, jaiotze kopuruaren handitzearen eta etorkinen eraginez gertatzen ari da. Arazoa hezkuntza sistema osora hedatzen dela jakitun, eskaerari erantzuteko indarrak batu behar direla adierazi zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo