Oroitzapenak taula gainean Nafarroa Behereko aktore beteranoekin
GARA | DONOSTIA
Izpurako Faustin Bentaberry aretoan estreinaldi berezia izango da gaur arratsaldean, «Dale recuerdos (Je pense a vous)» antzezlana taularatuko baitu 74 urtetik gorako donibanear eta baigorriarrez osatutako behin behineko talde amateurrak.
Scene de Pays Basse Navarre delakoak ekoitzi duen lan honetan oroitzapena hartu da abiapuntu, eta «bihotza» baserria eta euskara ditugu. Erdarazko izen horren atzean proiektu orokor bat dago, hau da La compagnie des hommes Parisko antzerki taldeak 1999an muntatutako lana, Txilen, Aljerian... nazioarteko hamalau herritan eman den lan honen hamabosgarren ekimena dugu, bada, Donibane Garazi ondoko herrian egingo dena. Taula gainean bederatzi «aktore», gazteenak 74 urte dituelarik. Zaharrenak 94. Eta abiapuntua haien oroitzapen pertsonalak. Bigarren emanaldia ere izango da, bihar.