GARA > Idatzia > Non Zer

UMEEN ANTZERKAI

«Haur Kabareta" antzezlanaz gozatzeko aukera gaur San Adrianen

«Haur Kabareta» antzezlanaz gozatzeko aukera izango da San Adriango Kultur etxean. Haur antzerki hori Agerre Teatroa eta Mi Cabeza que Habla konpainiek elkarlanean sortutako emankizuna da. Abestia eta dantza, txotxongiloak, antzerkia, ikuslegoaren parte-hartzea... hori guztia da «Haur Kabareta» liluragarria. Inguruan dauden gauzekin musika egiteko aukeraz ere gozatuko dute ikusleek, barazkiekin, pepinofonoak, adibidez. Ikuskizun polita haurrek primeran pasatzeko modukoa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo