GARA > Idatzia > Non Zer

LANDAREEN AZOKA

Landare Berezien V. Azoka egingo dute asteburuan Aiako Iturraran lorategian

Landare Berezien V. Azoka egingo dute asteburu honetan Pagoetako Parke Naturalean. Hain zuzen, Aiako udalerrian dagoen Iturraran lorategi botanikoaren instalazioetan egingo da, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, eta, guztira, 42 mintegik hartuko dute parte, horietatik 11 Euskal Herrikoak. Azoka honetan, maiz ikusten ez diren hainbat espezie eta barietate bilduko dira, 5.000 gutxi gorabehera, bai apaingarri gisa erabiltzeko modukoak nahiz baratzetan landatu daitezkeenak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo