TAILERRA
«Emakumeak historiaren eragileak: memoria bizitza eta erresistentza", tailerra
Emakumeen historian sakontzeko tailerra izango da, eguneroko bizimodutik eta norbere biografiatik abiatuta. Emakumeek erresistentzia era asko erabili izan dituzte, protagonistak eta eragile historikoak izan dira; era horretan ikusiko dira emakumeak. XX. mendeko memoria eta oraina, biak egunerokotasunetik ikusita. Istorio txikien handitasuna nabarmenduko da. Llum Quiñonerok emango du eta gaur 16.00etan eta bihar 10.00etan izango da.