GARA > Idatzia > Herri-kirolak

IDI-PROBA

Kintopeko eta pisu libreko hiru lehiaketa izango dira asteburuan

Laudion, kintopekoen idi-probak izango dira gaurtik igandera bitarte. Gaur, 19.00etan hasiko dira, eta bihar eta etzi, 19.00etan. Azkoitian ere kintopekoen idi-probak izango dira. Bihar 22.00etan hasiko dira eta astelehean izango da bigarren eta azken jardunaldia, ordu berean hasita. Etzi, berriz, Getxon, pisu libreko idi-probak izango dira 18.00etan. Zaldi-mandoak, aldiz, Berangon jokatuko dira bihar 18.00etan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo