GARA > Idatzia > Kultura

Artista baxenabartar gazteen argazkiak ikusgai uda osoan Donibane Garazin

GARA | DONIBANE GARAZI

Argian elkarteak antolatzen duen Argazkiak Garazin erakusketak Euskal Herriko argazkigintzan izen berezia lortu du lau urtetako ibilbidearen ondoren. Apirilaren 1etik irailaren 2ra bitarte izanen diren sei erakusketetan zazpi gazte euskaldunek beraien lanak erakusteko aukera izanen dute Donibane Garaziko Herriko Etxeko sarreran.

Sei gazteek Euskal Herria eta atzerria izan dute lanetarako inspiraziogai. Arantxa Leizagoienen lanak izanen dira lehen hamabostaldian¯apirilaren 1etik 15era¯bi astero aldatuko den erakusketetan hurrengo artisten lanak ezarriko dira Donibane Garazin: Thomas Dubroca eta Stephanie Martin, Manuel de Lara, Patrice Zamora, Gabrielle Duplantier eta azkenik abuztuaren 21etik irailaren 2ra Philippe Martiarena.

Argazkiaren Biltzarra

Duela hamabost urte antolatzen den Argazkiaren Biltzarrari eskainiko diote iraila Nafarroa Behereko hiriburuan. Argazki lehiaketa honek artista guztiei parte hartzeko aukera eskaintzen dio. Joan den urtean gaia eskua izan zen bezala aurten gaia sagarra izanen da. Iaz lehen aldia izan zen horrelako gai zehatza ematen zela eta arrakasta handia izan zuen lehiaketak. Kalitate handiko eta ikuspegi oso ezberdineko argazkiak jaso ziren 2006ko lehiaketan.

Sagarrari bere egoera ezberdin guztietan eta alde guztietatik begiratutako argazkiak biltzea espero du epaimahaiak. Aurten ere epaile-taldea profesionalez osatua izanen da. Baionako Pierre Laharrague, Bastidako Luc Medrinal, Sud Foto aldizkariko Jean Marie Ladoire eta Flash photoko Jean Loup Hurtrezek aurkeratuko dute aurtengo Argazkiaren Biltzarreko lanik hoberenak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo