GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

ikasle abertzaleak mugimenduaren mobilizazio eguna

IAk milaka ikasle atera zituen klasetik Bolognaren aurka eta eskubideen alde

Ikasle Abertzaleak ikasle mugimenduak mobilizazio eta greba orokor egun arraskatasua lortu zuen atzokoan. Lau mila lagunetik gora parte hartu zuten hiriburuetako manifestazioan eta grebaren jarraipena %95 ingurukoa izan zen unibertsitateetan, beti ere IAren arabera. Ikasle mugimendua «oso pozik" agertu zen erantzunarekin, «eskubideak sistematikoki urratzen dituzten hezkuntza ereduak berriz ere zalantzan" jarri direla baiteritzo.

Oihana LLORENTE |

Ikasle Abertzaleak ikasle mugimenduak aspaldi egin zuen borrokarako hautua eta ikasleen eskubideen aldeko borrokak ez du etenik izan azken urteetan. Atzokoan «ikasle borrokaz lortuko dugu! Eskubideak eskuratu!» lemarekin, mobilizazio eguna antolatu zuen IAk ikastetxeetan eta unibertsitateetako ikasleei, aldiz, Bologna prozesua salatzeko helburuarekin, greba orokorrerako gonbita egin zien. Bai batak eta besteak erantzun zabala jaso zuen euskal ikasleriaren aldetik, beste behin ere indarrean dauden hezkuntza sistemak zalantzan jarrita.

Milaka izan ziren Euskal Herrian barrena egindako manifestazio, elkarretaratze edota hitzaldietan bildutako lagunak eta greba orokorreko jarraipen datuak ere ez dira nolanahikoak. Ikasle Abertzaleak eragileak helarazitako datuen arabera, Mondragon Unibertsitateak Eskoriatzan eta Arrasaten dituen egoitzetan greba orokorreko jarraipena %100ekoa izan zen; Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUPen), aldiz, ikasleriaren %80ak bat egin zuen deialdiarekin; EHUko Ibaetako Campusean eta Sarrikoko fakultatean grebak %98ko jarraipena lortu zuen eta Leioan %95koa; EHUk Gasteizen duen egoitzan %90ean jarraitu zen, baita Bilboko Irakasle Eskolan ere; Meatze eta Herri-lanen fakultatean aldiz, %70ekoa izan da grebaren jarraipena, beti ere IAren datuen arabera.

Atzoko egunean, Ikasle Abertzaleak mugimenduarekin bat egin zuten unibertsitateko ikasleriaren kopuruari so eginda, argiki erakusten da euskal ikasleriak Europako Goi Hezkuntza Esparrua egikaritzea xede duen Bologna prozesuaren inguruan duen ezezko jarrera.

Ikasle mugimendu honen arabera, «ikasle eskubideak urratzera datorren prozesu neoliberala» da Bolognakoa eta salatutakoaren arabera, «hezkuntza merkantzia bilakatu eta ikasketak enpresen beharretara egokitu nahi ditu» prozesu horrek. Finean, ikasle mugimenduaren aburuz, Bolognak, unibertsitatearen «pribatizazioa, homogenizazioa eta merkantilizazioa» ekarriko du.

Herriaren esku eta eskura

Milaka ikasleren babesa lortutako mobilizazioekin, eztabaida zabal baten beharra mahaigaineratu nahi izan zuen IAk. Haren aburuz, «herriaren esku, eskura eta eskuetan» dagoen unibertsitate eredua da eraiki behar dena. Horretarako, «Bologna prozesuaren inposaketa unilateralak alboratu eta hezkuntza konmunitatea eta gizarteak sustatutako eztabaida da beharrezkoa» esan zuen.

Itxialdiek eman zioten hasiera atzoko mobilizazio egunari. NUPen 50 ikaslek parte hartu zuten asteazkenetik ostegun bitarteko itxialdian; bertan zinpeko zaindariekin istiluak izan zituztela ere salatu zuten; EHUk Leioan duen egoitzan 70 izan ziren itxialdian gelditutako ikasleak, Gasteizko Gizarte Laneko fakultatean, aldiz, 30 eta Ibaetako Campusean 50, horietako 3 Polizia autonomikoak identifikatu zituen.

Goiz-goizetik argiki ikus zitekeen unibertsitateetan atzokoa ez zela egun arrunta; fakultate osoan zeuden afixa, pankarta eta margoketek grebarako deialdia igortzen bazuten ere, ugariak izan ziren pikete informatiboetan parte hartzeko xedez fakultateetara joan ziren ikasleak, baina klasera joateko asmoz agertutako ikasle kopuru urria zela-eta lan gutxi izan zuten.

Hala eta guztiz ere, ez zen goiz lasaia izan eta unibertsitateetan dauden zinpeko zaindariekin istiluak egon ziren. Leioan, zaindari horiek ikasleen aurka oldartu ziren borrekin eta bost ikasle zauritu zituzten. Gasteizko Campusean ordea, zinpeko zaindariek ikasle talde bat giltzaz itxi zuen liburutegian eta beste ikasle bati zauriak eragin zizkioten.

«Eskubideak ez daude salgai»

Euskal Ikasleen Eskubideen Kartan jasotzen diren bederatzi eskubideak «sistematikoki urratuak» dira ikasle mugimenduaren arabera, eta urraketa horiek ikas-adar eta lurralde orotan gauzatzen direla ere adierazi zuen. Horiek hala, ugariak izan ziren eskubide guzti horien alde ikastetxe eta kalean egindako ekimenak.

Bilboko manifestazioa izan zen jendetsuena bertan, 2000 lagun inguru bildu zirela adierazi zuen IAk. Donostian 550 ikasle izan ziren, baita Gasteizen ere bai. Nafarroako hiriburuan 1000 eta Baionan 80 izan ziren bildutako ikasleak; ondoren, bide mozketa eta margoketak egin zituzten.

Baina hiriburuak ez ziren izan protesten agerleku bakarrak, Tuteran adibidez, Korrika bertatik igarotzen zela-eta, fisioterapiako ikasleak euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu zuten bertan. Iruñeko Iturrama ikastetxean hitzaldia eta elkarretaratzea zaratatsua egin zuten ehun bat lagunek eta Arrasaten eta Elgoibarren manifestazioa egin zuten, 300 eta 120 ikasleen parte-hartzearekin, hurrenez hurren. Durangon ere eskualdeko manifestazioa antolatu zuten eta bertan 150 lagun parte hartu zuten.

Izan ere, IA «pozik eta itxaropentsu» agertu zen atzokoan, «eskubideak sistematikoki urratzen dituzten hezkuntza sistemen aurkako jarrera» zabala izan baitzen haren iritziz. Era berean, ikasle eskubide guztiak lortu arte, ikastetxe eta unibertsitate guztietan «lanean eta borrokan» jarraitzeko konpromezua berretsi zuen.

Pozik eta itxaropentsu

Ikasle Abertzaleak taldeak «oso positiboki» baloratu zuen atzoko mobilizazio eguna. Haren aburuz, «hezkuntza sistemen aurka aritzeko erabakia hartua dago» eta bide horretan «pozik eta itxaropentsu jarraitzeko asmoa» dute.

Mezu argia

Gilles de Robieni, Estatu frantseseko Hezkuntza ministroari, Tontxu Camposi, EAEkoari, eta Luis Campoyri, Nafarroakoari, euskal ikasle kolektiboa «desgertarazteko saiakera» alboratzeko eskatu zien IAk egindako ekitaldietan.

Cinco heridos

IA criticó el comunicado de la UPV y señaló que los únicos altercados vinieron por parte de los guardias de seguridad, que según este movimiento hirieron a cinco estudiantes en Leioa. Del mismo modo, IA instó a la UPV a escuchar a la mayoría del estudiantado

Madrid modifica la LOU en la carrera hacia Bologna

El Pleno del Congreso español aprobó ayer la modificación parcial de la Ley Orgánica de Universidades (LOU) con el apoyo de todos lo grupos salvo del PP. Una reforma que tiene como objeto modificar la LOU como un proceso de transición hasta 2010, año en el que entra en funcionamiento el Espacio Europeo de Educación Superior (EEES). En definitiva, un paso más en el camino de implantación del proceso de Bolonia; un proceso que ha suscitado numerosas protestas por parte del alumnado.

La tercera reforma universitaria desde 1978, fue justificada por el Gobierno español para superar las disfunciones de la LOU (2001), ley que había impulsado el PP cuando gobernaba, y para «eliminar trabas y barreras, abrir espacios a la universidad del futuro fomentando la incorporación al EEES».

La ministra de Educación y Ciencia, Mercedes Cabrera, aseguró durante el Pleno, que la reforma busca «potenciar la autonomía, la libertad y la creatividad, y premiar la responsabilidad ante la sociedad y la transferencia de conocimiento, para caminar junto a la mejores universidades europeas y del mundo».

Entre las novedades de la modificada LOU, la agencias informativas destacan la creación de un Estatuto del Estudiante Universitario, un Consejo para estos alumnos, un Observatorio de becas, un rediseño del Consejo de Universidades y una nueva Conferencia General de Política Universitaria, donde se negociará con las comunidades autónomas, así como la transformación de la Agencia Nacional de Evaluación de la Calidad y Acreditación (ANECA). En esta línea la reforma menciona también la nueva estructura de enseñanza basada en tres ciclos: grado, máster y doctorado.

Al entender del PNV, la reforma da «un gran paso en la dirección correcta», respecto a la competitividad y la adaptación al EEES. Del mismo modo, señaló que los cambios mejoran «aquel texto claramente invasor de las competencias autonómicas», haciendo referencia al texto aprobado por el Gobierno liderado por el PP.

O.L

Condena

El rectorado de la UPV condenó ayer «los incidentes registrados en los campus de Araba, Gipuzkoa y Bizkaia», haciendo referencia a los piquetes informativos y señaló que el recurso a la violencia «descalifica» a quien lo utiliza.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo