GARA > Idatzia > Euskal Herria

Baionako urdaiazpikoaren feria apirilaren 5a eta 7a artean

Apirilaren 5etik 7ra iraganen da aurtengo Baionako urdaiazpikoaren feria. Tradizioari eutsiz urdaiazpikoa dastatzera, apairuak, elikagaien salmenta eta urdaiazpiko ekoizleen lanbidearen erakustaldiak eginen dira hiru egunetan. Baionako jamoia sormarka goraipatzea xede duen feria 1426. urtean sortu zen Lapurdiko hiriburuan.

GARA |

Ostegun santuan goizeko zortzietan urdaiazpiko hoberenaren lehiaketarekin abiatu ohi da feria, ohiturari jarraiki aurten ere 22 urdaiazpiko egile izanen dira beraien produktuak dastatzeko aukera emanez. Larunbatean emanen zaio bukaera hiru egunetako feriari, Baionako urdaiazpikoaren Kofradiaren Kapituluarekin eta egitura horren kide berrien izendapenarekin. Aurten, lehen aldiz Chaho-Pelletier plazatik merkatura arte ekoizpen gastronomikoen feria eginen da. Berritasunen artean ere kokatu behar da, ezarriko den karpan jamoiaz gain, artisau produktoak erosi eta dastatzeko aukera ere izanen dela lekuko hirurogei bat ekoizlek eskeini janari eta edariekin.

Goizeko zortzietan hasiko da feria urdaiazpiko hoberenaren izendapenarekin. Aurkeztu diren ehun bat urdaiazpikoen artean hiru hoberenek izanen dira sariarekin ohoretuak.

Jokoak eta mus txapelketa

Ez dira dasta-papilak Baionako urdaiazpikoaren ferian gosatzeko aukera izanen duten bakarrak, bestelako denborapasak ere eskeiniko baitira aurten. Gaaztetxoentzat zalditxoak eta gaztelu puzgarriak ezarriko dira egun guztian zehar. Helduek aldiz larunbatean eginen den mus txapelketan parte hartzeko parada izanen dute. Txapeldunek, tokiak ezartzen duenari jarraiki, jamoia eta txerrikiak jasoko dituzte sari gisa.

Ekonomiaren bultzatzaile

1998. urtetik Europako IGP sormarkak babesten du Baionako urdaiazpikoa eta horrek onura ekonomiko handiak ekarri ditu. Gaur egun milioi bat eta hirurehun mila jamoi baino gehiago egiten dira urtero. 1998a baino lehen aldiz, zazpirehun mila inguru besterik ez ziren egiten.

Produkzioaren handitze honek mila lanpostu sortu ditu 1998 eta 2002 urteen artean. Gaur egun 3.000 lanpostu zuzen sortzen ditu Baionako urdaiazpikoaren produkzioak.

Kondairak dioenez urdaiazpikoaren historia ehiztari batek hildako basurde bat Biarnoko Saliseko gatzagara erori eta hurrengo urtean egoera onean aurkitu zutenean hasi zen, XIV. mendean.

Ayer se llevó a cabo la entrega de los premios de la V Semana del Pincho y el Vino de Rioja Alavesa, organizado por la Asociación de Empresarios de Hostelería de Araba (AEHA), y que se ha celebrado entre el 16 y el 25 de marzo. El acto estuvo presdido por Eduardo Ugarte, director de gestión externa de la AEHA y el presidente del jurado, Julio Vázquez

Denetarik

Berritasunen artean kokatu behar da, jamoiaz gain artisauen produktu ezberdinak dastatzeko eta erosteko aukera ere izanen dela merkatura bidean ezarriko den karpan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo