GARA > Idatzia > Non Zer

musika

Munduko musikak mundu guztiarentzat Tolosako Leidor zineman

«Mundua Tolosan» udaberri honetan jarriko dute martxan; apirilean kontzertu bat izango da (Mariza), eta maiatzean, beste bat (Rodrigo Leao eta Ludovico Einaudi). Aldizkakotasunik gabeko zikloa da, kontzertuak urtean barrena hainbat denboralditan izango baitira. Programazio horretako hurrengo hitzordua udazkenean izango da. Errezitaldi guztiak Leidor antzokian egingo dituzte. Sarrerak aldez aurretik erosi ahal izando dira Telekutxaren, Servikutxaren eta www.kutxa.net webgunearen bitartez. Antzokiko leihatilan ere bai. Izan ere, lehenengo bi kontzertuetarako sarrerak eros daitezke jadanik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo