GARA > Idatzia > Txirrindularitza

AMATEUR Lasterketak

Costa Ricako Amadorrek irabazi zuen Ororbian; Txileko Oyarzunek Beasainen

U.I. | BILBO

Lizarte taldeko Andrei Amador txirrindulariak atzo Ororbian irabazi zuen, Guillermo Lana (Azysa) menderatuta, 118 kilometro ostean. Costa Ricakoak eta nafarrak lehia ederra izan zuten igoeretan, baina Lizartekoak irabazi zuen.

Hortaz, Amadorrek denboraldiko hirugarren garaipena erdietsi zuen. Sasoiko dabil Lizartekoa, eta atzo aurkari nagusi Lana izan zuen. Bi horiek Telco'm taldeko Aseginolazarekin batera hanka egin zuten Girgillanon, eta Etxauri ere gainditu zuten. Aseginolaza atzean geratu zen, baina beste biek aurrera egin zuten, eta helmugara iritsi ziren batera.

Pujol kataluniarra izan zen protagonista, ihes eginda ibili baitzen egun osoan. Rovira, Oyarzun eta Pujol indartsuenak izan ziren Mandubiako bigarren igoeran. Jaitsieran, berriz, txiletarrak hanka egin zuen eta aldea atera zuen. Hala, Oyarzun bakarrik heldu zen, eta garaipena ospatu zuen helmugan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo