GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

ABERRI EGUNA

Milaka lagunek aldarrikatu dute Bidasoan Euskal Herria nazioa dela

«Ez dugu maizter izaten jarraitu nahi. Gure etxearen jabe izan nahi dugu. Horregatik, burujabe izan arte, Aberri Eguna aldarrikapen eguna izango da, giltza gurea izan arte". Hala, Euskal Herria nazio bat dela aldarrikatzeko, milaka lagun elkartu ziren Irungo Ficoba erakustazokan Zazpiak Bat kolektiboak egindako deialdian. Datorren urtekoa bateratua eta herritarren ekimena baino gehiago alderdien adostasunaren fruitu izan dadila eskatu zuten.

Maider EIZMENDI - Gari MUJIKA | IRUN

Aberri Egunaren karietara, milaka euskal herritarrek hartu zuten parte Irungo Ficoba erakustazokatik Hendaiaraino atzo egin zuten martxan, Euskal Herria «abian dagoen» zazpi herrialdez osaturiko nazioa dela aldarrikatzeko. «Zazpiak bat. Nazioa gara, etorkizuna gure esku!» lelopean, kasik 9.000 lagun -GARAk egindako kontaketaren arabera- bertaratu ziren, ikurrinaren itzalpean, herritarrek sustaturiko Aberri Eguneko ekitaldi bateratuenera.

Euskal herritarren hitzaren, erabakiaren eta eskubideen errespetua izan zen eskaera nagusia, Zazpiak Bat kolektiboko kide Laura Mintegik esan zuenez, horiek direlakoan giltza nagusiak abian ezarri nahi den prozesu demokratikoari ekiteko eta adostu beharreko akordio politikoa erdiesteko. Gaur egungo egoera politikoa ekimenaren ardatza izan baitzen, ezinbestean, atzo ere.

Zanpantzarrak eta ikurrin erraldoi bat martxa irekitzen zihoazela, eguerdia pasatxo abiatu ziren Irungo Ficobako erakustazokan elkartutako milaka lagunak Hendaiara. Bidasoa ibaia, deitzaileek esan bezala, herrialdeak banatzeko baino areago Euskal Herria zazpi herrialdez osaturiko nazioa dela aldarrikatzeko ezaugarri bilakatu zen. Herritarrak bereizten dituzten ezaugarriak baino, batzen dituztenak askozaz gehiago direla jabetzea izan baita Zazpiak Bat kolektiboak nabarmendutakoa. Bidasoa ibaia ideia horren eredu argitzat jo zuten.

Euskal Herriarekiko atxikimendua azaltzeko eguna da Aberri Eguna. Eta balio nabarmen esanguratsoagoa izan zuen herritarrek bultzatuta milaka herritar Irun eta Hendaia artean batu zuen ekimenak. Herritarren parte-hartzea nazio izanaren eta izenaren oinarri delakoan, eta amaieran esan bezala, baita Euskal Herriak aurrera segitzeko motorra ere.

Hitza eta erabakia

Nahiz eta Aberri Egun bateratua ospatzea ez lortu, atxikimendu gehien Irungo ekimenak bildu zuen. Bertan, ondoko eragileak elkartu baitziren, besteren artean: ezker abertzaleko kideak, AB eta Aralar, ELA, LAB, Eusko Alkartasuneko eta EAJko ordezkaritza bana, Askatasuna, Udalbiltza nazio erakundekoa, Bai Euskal Herriari eta Euskari Fundazioa.

Euskadi Ta Askatasuna erakunde armatuak, Aberri Eguna dela-eta, GARAk argitaratutako elkarrizketaren bidez zabaldutako mezuak bertaraturiko milaka herritarren ahoan egon ziren, baita politikako eta sindikatuetako eragileenetan ere. Baina horretaz gain, Euskal Herriaren nazio izaeraren eta bere etorkizuna libreki erabakitzeko duen eskubidearen inguruan, lurraldetasunaren eta autodeterminazio eskubidearen inguruan, izan ziren eragileek egin zituzten adierazpenak.

Ikurrinak nonahi ikus zitezkeen, baita Nafarroako banderak, arrano beltzak zeramatenak eta euskal preso politikoak Euskal Herrira ekartzeko aldarrikatzen zutenak ere, Ficoba erakustazokatik Hendaiako Gaztelu Zahar pilotalekura dauden kilometro eskasen artean. Eta bertara iritsi bezain laster ere, ikurrina izan zen protagonista. Dantzariak zaindari zituela, ikurrinari agurra dantzatu zioten Hendaian, eta horrela ekitaldiari hasiera eman zioten. Trikitilariek, dultzaina-jotzaileek, txalapartariek eta bertsolariek ere parte hartu zuten Euskal Herriaren eguna ospatzeko herri ekitaldian.

Aurrerapauso garrantzitsua

Aldarrikapena eta eskaera. Hala deskribatu zuen Laura Mintegi idazleak, atzoko ekimenaren sustatzaileetakoa denak, bere ustean, Aberri Egunaren arrazoia zein den. Mintegiren esanetan, oraindik ez baitago baldintzarik Aberri Eguna «ospatzeko», Euskal Herria burujabe izan bitartean bederen. Anartean, Euskal Herriak eta herritarrek bere burujabetzaren alde egiten duten aldarrikapena eta eskaera plazaratzeko eguna da. Finean, herritarren hitza eta erabakia errespeta dezatela eta lurraldetasuna aldarrikatzeko eguna; eskubide guztien errespetua eskatzekoa, alegia.

«Aberri Eguna herritarron eguna da; Euskal Herriari atxikimendua azaltzeko eguna da», adierazi zuen. Zazpiak Bat-eko bultzatzaileetakoa den Athletic-eko presidente ohi Jose Mari Arratek ere argi azaldu zuen atzokoa entsegu lan bat izan zela, eta «aurrerapauso garrantzitsua» bilakatuko dela aurrera begira eta ondoko Aberri Egunak abertzale guztiek batean ospatu ahal izateko. Izan ere, Arrateren esanetan, Aberri Eguna Euskal Herria nazioa dela aldarrikatzeko eguna baita, eta hori «alderdi abertzaleen artean eta ez direnen artean konpartitu beharrekoa da, inolako bereizketarik gabe».

«Independentzia!»

Euskal preso politikoen eta independentziaren aldeko oihuen artean eta «kalera, kalera, borrokalari kalera...» edota «Batasuna» izeneko abestiak kantatuz egin zuten milaka herritarrek Hendaiarako bidea. Aurretik eta atzetik Polizia frantsesaren auto bana zihoazen arren, horiek ekitaldi politikoan nabarmendu zuten Estatu espainolaren eta frantsesaren «inposaketaren» erakusgarri besterik ez ziren izan.

Hendaiako Gaztelu Zahar pilotalekuan ikurrina omendu ostean, aurtengo Aberri Egunaren egoera politikoa izan zuen hizpide oholtza gainera igo zen hizlariak. Oraindik Euskal Herriko gatazka politikoa gainditzea ahalbidetuko duen akordio politikorik ez dela hartu azaldu zuen, baina horrek, etsipenera bultzatu beharrean, bide horretan indarrak biderkatu behar direla azaltzen duela nabarmendu zuen. Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoa ere gogora ekarri zuen une horretan, eta ariketa horrek duen balioa nabarmendu zuen.

Jarraian, bina bertso kantatu zituzten bi bertsolarik oholtza gainean, eta ostean, Zazpiak Bat kolektiboko hiru ordezkarik hartu zuten hitza: Laura Mintegik, Jose Mari Arratek eta Maite Goienetxek. Aberri Eguna oinarri, aberri hitzaz mintzo, horrek «familia» esan nahi duela adierazi zuen, baina euskarak familia izendatzeko hitzik ez duela azaldu zuen Arratek. Athleticeko presidente ohiak honakoa esan zuen: «Sendi edo senitarte hitz berriak dira, neologismoak, Sabino Aranak asmatutakoak. Ulertzekoa da Aranak hitz berriak asmatu behar izana gauza berriak izendatu ahal izateko, baina nola liteke familia izendatzeko hitzik ez izatea euskaraz? Nola liteke 40.000 urte baino gehiago dituen zerbait izendatzeko hitzik ez izatea, herri honek dituen bezainbat urte izanda?».

«Etxearen jabe izan nahi dugu»

Euskarak, aldiz, familia esateko hitza baduela nabarmendu zuen Mintegik: Etxea. «Etxea da gure babesa. Berak babesten gaitu eta guk hura defendatzen dugu. Etxea, aberria da. Eta aberria da aitaren etxea, amaren lurraldean. Etxea da komunean dugun teilatua. Etxe bera konpartitzen dugunok gara etxekoak, familiakoak. Eta ez dugu bereizketarik egiten arraza, kolore edo erlijioekin, nahikoa baita etxe berean bizitzea. Etxe honek, gainera, zabalik ditu ateak. Baina ez dugu maizter izaten segitu nahi, etxearen jabegoa aldarrikatzen dugu. Gure etxearen jabe izan nahi dugu», adierazi zuen idazleak.

Hala, etxearekin konparaketa egin, eta Aberri Eguna ospatzea Euskal Herriak bere burua aski izateko duen eskubidea aldarrikatzea dela nabarmendu zuten, «maizter izatetik etxearen jabe izatera». Bizilagunei -Estatu espainola eta frantsesa- baimenik eskatu gabe, gure etxearen jabe egin beharra nabarmendu zuten, eta bertan bizitzeko aukera nahi duen orori eman behar zaiola. Etxekoak izateko aukera guztiei eman behar zaiela.

«Euskal Herria zer den jakin nahi ez duten horiek azaldu beharko digute zer pentsatzen duten errespetuaz, auzokotasunaz, elkarbizitzaz... ia konbentzitzen gaituzten hobea dela nahi ez duzun lekuan bizitzea norberaren etxean baino. Ea zergatik onartu behar den kanpotarra izatea norberaren lurraldean. Ea nola ulertzen duten norberaren hizkuntza bazertzea». Euskal Herriaren nazio izaeraz aritu ziren behin eta berriz, adibide eta konparaketak erabilita, Zazpiak Bat-eko hiru kideak.

Herritarrei ere behin baino gehiagotan zuzendu zitzaizkien zuzenean. Herritarren ekarpena eta parte-hartzea ezinbestekotzat jo baitzituzten Euskal Herriaren nazio eraikuntzan, bai eta gatazka politikoa gainditzeko nahi den prozesu demokratikoa abian ezartzeko ere.

Hala, Erramun Martikorena oholtza gainera igo zen segidan, eta Mixel Labegeri Uztaritzeko musikariaren abesti ezaguna abestuta kantuan jarri zituen bertan ziren milaka lagunak ekitaldiari amaiera emateko. «Gu gira Euskadiko gazteri berria, Euskadi bakarra da, gure aberria...».

El Aberri Eguna es un día de reivindicación de nuestra nación. No podemos ignorar las diferencias existentes entre los partidos abertzales, pero cuando se plantea la celebración conjunta del Aberri Eguna, no se requiere un consenso en los proyectos políticos de los diferentes partidos, sino que es algo mucho más básico y, al mismo tiempo, fundamental lo que está en juego: el sentir, expresarse y vivir como nación.

En otras palabras, ésta es la clave fundamental del Aberri Eguna: reivindicar y celebrar que somos un Nación en marcha. Más que fijar el tipo de nación que aspiramos a construir, en este día queremos plantear otra cuestión previa y subrayar el hecho de que Euskal Herria constituye una nación, más allá de las imposiciones francesa y española. Reivindicamos, por tanto, nuestra condición de miembros de una nación propia y diferente.

Y ¿no es, acaso, más profundo y fundamental lo que nos une que lo que nos separa? Euskal Herria es una nación compuesta por siete territorios, y debe ser la decisión de la ciudadanía vasca la que determine nuestro futuro, con el euskera como lengua nacional. Si estamos de acuerdo con esas claves, con nuestro carácter de nación, ¿cómo no vamos a celebrar un Aberri Eguna unitario?

Por otra parte, no podemos olvidarnos de la esperanzadora coyuntura que vivimos en Euskal Herria, y debemos continuar con el proceso iniciado, por encima de todas las dificultades, para lo cual consideramos de gran importancia reivindicar conjuntamente nuestro carácter de nación.

Por ello, hemos hecho este llamamiento a la ciudadanía a sumarse a esta marcha y a esta iniciativa. Eso es lo que teníamos que plantear hoy, en la coyuntura actual.

UNIÓN

Los promotores de Zazpiak Bat incidieron en la necesidad de aunar fuerzas en torno a la reivindicación de que «Euskal Herria es una nación». Unión, ya que, a su entender, son más los elementos que unen a los ciudadanos vascos, que los que los diferencian.

RESPETO

Como premisa básica, subrayaron la necesidad de que los estados respeten la palabra y la decisión de los vascos sobre el futuro de Euskal Herria. Y respeto tanto a los derechos que le competen como pueblo como a los de sus ciudadanos.

INDEPENDENCIA

Las miles de personas que secundaron el acto de ayer corearon, durante la marcha que unió Ficoba y Hendaia, gritos a favor de la repatriación de los prisioneros políticos vascos y en pro de la independencia de Euskal Herria.

La realidad muestra que todos las naciones del mundo, tanto los que cuentan con su propio estado como las naciones sin estado, celebran días y fiestas especiales para destacar sus señas de identidad. Si durante siglos las naciones con estado han considerado necesaria la celebración de esas fechas señaladas para defender su identidad, ¿cómo no va a ocurrir lo mismo en las naciones que como Euskal Herria han vivido durante siglos sometidos y se les ha negado su existencia?

MILAKABILAKA

La representante de la iniciativa Milakabilaka Saroi Jauregi tomó la palabra para invitar a los presentes a participar en la dinámica popular que exige la puesta en marcha de un proceso democrático, basado en el respeto, para la resolución.

MADRUGADORES

No habían dado las 11.00, y cientos de personas se agrupaban ya a las puertas de la Feria de Muestras de Ficoba. Muchas de ellas optaron por acudir en coche, si bien hubo quien se desplazó en los autobuses dispuestos para la ocasión.

INICIO

Diez dantzaris fueron los encargados de portar la gran ikurriña que presidió la martxa. Una dulzaina fue la encargada de dar el pistoletazo de salida, al ritmo de «kalera, kalera... borrokalari kalera», a la que se sumó al unísono el público.

TENTEMPIÉ

El tiempo acompañó y los más previsores acudieron a la cita bien provistos de comida. Antes de comenzar la manifestación y tras finalizar, los bancos se convirtieron en improvisadas mesas. Los demás se saciaron en los establecimientos de la zona.

Arnaldo OTEGI

Ezker abertzaleko ordezkaria

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo