GARA > Idatzia > Gutunak

Liher Goienetxea Fradua, Astillas Bermeo

Españako mitxelinei

«Ez dira pistolarik behar erabakitzeko eskubidea defendatzeko», Juan Jose Ibarretxe; «Ezker Abertzaleak hauteskundeetan parte hartu nahi badu, badaki zer egin behar duen», Josu Jon Imaz; «La izquierda radical», Urkullu; «Batasuna-ETA», PP; «ETAko militante batzuk hautestontzi bat bonben gainean hautes-barrutiren batera-edo eramaten», Ripak «Deia»n; «Batasuna si quiere tomar parte en estos comicios, ya sabe lo que tiene que hacer», PSOEko edozeinek.

Zer ezberdintasun dago esaldi hauen guztien artean? Nik ez dut garau bat bera ere aurkitzen, beraz, PNVko buruzagiei eskatuko nieke Herriari esateko Inperioko hiriburuan dauden togaz jantziriko epaileek ASB hauteskundeetatik kanpo uzten dutenerako zer daukaten Sabin Etxeko hozkailuan topa egiteko; xanpain frantsesa edo cava katalana?

Ibarretxe jauna, Batasunak noiz erabili ditu pistolak? PNVk askoz biolentzia handiagoa erabili du, adibidez, hondartzetako aspaldi bateko kartera-bonbak, ETAri errua bota eta jendeak ez diezaion HBri botorik eman, galde iezaiozu Atutxari.

Josu Jon, badakigu zer egin behar dugun hauteskundeetan parte hartzeko; zeuok lako espainolak izan; gutun honen izenbu- ruari begiratu bestela.

Urkullu, nor da erradikalagoa? Gertatzen da guk ez diogula inor salatzen Espainiari, zuok berehala eman diozue Aguirreri barrabiletan ostikadatxoa eman dionaren izena Espainiari; 39an Santoñan PNVk jokatu zuen era berean jokatzen jarraitzen duzue.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo