Leiak ostiraleko Batzar Orokorrera joateko deialdia zabaldu du
GARA |
Pirinioez gaindiko bideari kontra egiteko sortu Leia elkarteak Batzar Orokorra egingo du ostiralean, apirilak 20an, Larzabaleko herri-gelan arratseko zortziak eta erdietan. Iruñea eta Biarnoko Salis elkartuko lituzken bidearen kontra dauden pertsona guztiei batzarrera joateko deialdia egin dute elkarteko kideek.
Ostiralean egingo duten biltzarraren garrantzia nabarmendu du elkarteak: «Gure borrokaren jarraipenerako derrigorrezkoa da. Leiaren Batzar Orokor horretan etorkizunean egingo dituzten ekintzak erabakiko dituzte, hala, kamioien pasabidea egin nahi duten sustatzaileak betiko geldiarazteko». 2x2 bidearen kontrako borrokak aurrera jarraitu behar duela ere adierazi du Leiak, sustatzaileek ezkutuka jarraitzen dutelako.