GARA > Idatzia > Ekonomia

Lurren galerari aurre egitea, Bizkaiko EHNEk egingo duen biltzarraren ardatzetako bat

Bizkaiko EHNEk 6. biltzarra egingo du domekan Durangon. «Baserria bultzatuz» leloa datozen urteetarako duten helburu nagusia dela azaldu zuten arduradunek, baita sektoreak etorkizunik baduela nabarmendu ere, baina horretarako, lurren galera gelditu beharraz ohartu zuten.

Nerea GOTI |

«Baserria bultzatuz» leloarekin, datorren domekan 6. biltzarra egingo du Bizkaiko EHNEk Durangon. Deialdian, 90 ordezkari inguruk hartuko du parte, jakinarazitakoaren arabera, eta Bizkaiko EHNEren 30. urteurrena egingo den domeka horretan bertan exekutiboa ere berrituko dute. Aukeztu duen kandidatura bakarreko lehenengo hautagaiak egun presidentea den Mikel Kormenzana urduñarra eta Ainhoa Iturbe ajangiztarra idazkari nagusiaren kargurako dira.

Kormenzanak azaldu zuenez, aurreko biltzarreko ardatz nagusiak errepikatuko dira seigarren horretan, eta nabarmendu zuen ardatz horietako bakoitzari aurre egiteko proposamen zehatzak azalduko dituztela.

Jorratuko dituzten atalen artean, Arantza Arrien idazkari nagusiak emakumeek sektorean duten protagonismoa nabarmendu zuen, Nekazaritza Gizarte-segurantzaren datuen arabera, 1975 lagun baitaude gaur egun jardueran erroldatuta, eta erdia baino gehiago emakumeak direla gogoratu zuen. «Parekotasuna, beraz, beste ardatz nagusi bat izango da. etorkizunean oinarri bat da emakumeak antolatzea», gaineratu zuen.

Bestalde,Bizkaian, eskualde batetik bestera errealitate ezberdinak ematen badira ere, kezkatuta azaltzen dira EHNE sindikatuko arduradunak nekazaritzarako lurren galerarekin. Atzo, biltzarraren aurkezpenean azaldu zutenez, «no urbanizable» deituriko lurrak gero eta eskasagoak dira udalerri guztietan, eta zenbaitetan, Getxo eta Portugalete kasu, metro bat bera ere ez dutenak ere badaude.

Makroproiektuen mehatxua

Egoera horri martxan dauden makroproiektuen mehatxuak gehitu zizkioten, eta industriaguneen zabalkundea, eta Supersur edota Abiadura Handiko Trena aipatu zituzten. Horregatik, ekoiztu nahi duenak eskubidea izateaz gain, tresnak eta erretasunak behar dituela aldarrikatu zuen Arrienek.

Domekan zabalduko duten eztabaidan sektorearen «eraldaketa» posiblea dela nabarmenduko dute, eta erakundeek bultzatzen dituzten eredu intentsibo eta kontzentratuen aurrean, bestelako neurrien artean, ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko harreman zuzenak ezartzeari begirako proiektuak azalduko dituztela iragarri zuten.

Horrelako helburuekin, bestelakoak ere azaldu dituzte EHNEko arduradunek: nekazaritza industriak «inposatzen» dituen tarteko irabazi bidegabeei aurre egin, ekoizpenean «industrializazioa eta intentsifikazio prozesuak» gelditu, jatorrizko «prezio duinak ziurtatu», baserritarrentzako «merkaturatze bideak» lagundu, edota «lurra zaindu eta defendatu eta lurrari lotutako nekazaritza bultzatu».

«Sektorearen irudi erreal bat eman nahi dugu», aipatu zuen Arrienek. «Irudi idiliko bat saltzen ari da, eta nekazaritza sektorea ez da bakarrik labela, kalitatezko produktu asko dago sigilurik gabe», azaldu zuen.

«Oportunidades para cada nueva instalación»

Los responsables de EHNE-Bizkaia resaltaron ayer que garantizar el futuro del sector pasa también por la incorporación de nuevos activos a la actividad agroganadera y reclamaron las mismas oportunidades para cada incorporación opte por el modelo de explotación que opte. Destacaron al respecto que el sindicato ha apoyado la implantación de cerca de 40 jóvenes en los últimos 3 años, ante lo que criticaron que esos nuevos empleos no han recibido las mismas oportunidades por parte de las instituciones. «Se sigue impulsando la implantación de nuevos modelos industriales que requieren grandes inversiones y se cierra la puerta a los que apuestan por pequeñas explotaciones que no necesitan de esas inversiones», criticó el presidente del sindicato agroganadero en Bizkaia, Mikel Kormenzana.

En el mismo sentido, Kormenzana se quejó de que la formación que ofrecen las escuelas agrarias responda exclusivamente a un modelo intensivo. «Tenemos propuestas para que en ese proceso de instalación se den las mismas oportunidades a la gente que se instale en uno u otro sentido», resaltó el primer responsable de EHNE en Bizkaia. N.G.

«ezinbestekoa"

«Baserritarrek prezio negargarriak kobratzen dituzte eta lurra, ekoizpen faktore ezinbestekoa dena, desagertzen eta garestizten ari da etengabe», azaldu zuten atzo Bizkaiko EHNEko arduradunek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo