GARA > Idatzia > Musika

The Legendary Shack Shackers eta Akron/family, edo amerikar erotasuna

A.B. | BILBO

Rock & rollaren azken frontman handitzat dauka Jello Biafra Dead Kennedysen kantari ohi eta Los Angeles hiriko alkatetzarako hautagaiak The Legendary Shack Shackers taldeko abeslaria.

Nashvillen sortutako taldeak punk, blues eta country musika zakar nahasten ditu, ontasuna, gaiztakeria edota Biblia hizpide hartuta. Hiru urte baino ez dituzte behar izan David Lee gitarra-jotzaileak, Mark Robertson kontrabaxu-jotzaileak eta abeslari ero duten J. D. Wilkes marrazkilari eta ipuin kontalari argalak nabarmentzeko.

«Cockadoodledon» izeneko debutaren ostean «Believe» argitaratu zuten eta orain hirugarren lan luzea dute aurkezgai, iaz Reverendo Horton Heat eta Jello Biafraren laguntzaz Yep Roc disko etxean plazaratutako «Pandelirium».

Akron/Family

Devendra Banhart edo Animal Collective ezkerretik aurreratuz, hemen da New York hiritik etorritako laukote harrigarria. Free folk edo araurik gabeko folk doinuak garatuz, Young God disko etxean egin zuten debuta 2004an «Akron/Family» lanarekin eta Bartzelonako Primavera Sound jaialdian aurkeztu zuten «Meek Warrior» plazaratu zuten iaz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo