GARA > Idatzia > Musika

Jesse Sykes & Sweet Hereafter, folk sustraidun ipar-amerikarraren ateak zabalduz

A.B. | BILBO

Hiru lan argitaratu behar izan ditu Jesse Sykes Seattleko neskatoak gurera estreinakoz hurbiltzeko. The Sweet Hereafter du bere banda, besteak beste Whiskeytown (Ryan Adamsen lehenengo banda izandakoa) eta Walkabouts taldeetako kideak biltzen dituena.

Egun boladan dagoen americana estiloan, «Reckless Burning» interesgarriarekin egin zuen debuta 2002an, bi urte geroago «Oh, My Girl» ilun eta barrenkoia esperimentu gisa emateko. Antza, aldarte hobea du orain Jesse atseginak eta disko orekatuagoa sortu du, zirraraz beteriko «Like Love Lust & the Open Halls of the Soul». Arimaren ateak erakutsiko omen dizkigu zuzenean. Beharko astelehen gauari nagiak ateratzeko.

Seattle hirikoa dugu abiatzaile lanak egingo dituen J. Tillman ere, iaz «Minor Works» Fargo disko etxean plazaratu zuena, Jessek egin ohi duen legez.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo