Surf rock Europarrak ere badu zer eskaini britaniarrekin
Surfin' Lungs talde britaniarra Europako surf rock talde beteranoa dugu, etxean surf gutxi egiten badute ere. Duela hogei urte Brighton hirian sortua, «Surf, Drags & Rock´n´Roll» dute azken lana, zazpigarrena, Wild Punk Records zigiluan plazaratua. The Longboards barakaldoarrekin batera («Big Surf», El Toro Records) Gasteizko HellDorado aretoa sutsuan joko dute larunbatean, 22.00etatik aurrera.