Zonbiak baino okerrago, Fuzztones
Rudi Protrudik bizirik mantentzen du 1982an New York hirian sortutako banda eta, kide berriekin bada ere, aurten mende laurdena beteko du. Rock zikina gitarra distortsio eta organoz lagunduta, 1984ko «Bad News Travels Fast» izan zuten debuta eta hamahiru lan plazaratu dituzte dagoeneko, azkena aurkezgai duten «Salt for Zombies», hainbat urteko isilaldiaren ostean. Bihar ostirala, Irungo Tunk! aretoan. 23.00etan, 15/18 euroren truke.