Bartzelona-Gaztedi eta Getxo-Olimpico de Pozuelo, Kopako finalerdietan
Getxo-Olimpico de Pozuelo eta INEF Bartzelona-Gaztedi izango dira emakumezkoen errugbi Kopako finalerdiak. Joaneko partidak maiatzaren 13an jokatuko dituzte; itzulerakoak, berriz, zazpi egun geroago. Atzo egindako zozketaren arabera, beraz, Gaztedi egungo txapeldunaren aurka arituko da, lehenengo Bartzelonan eta gero Gasteizen. Getxok, berriz, txapeldunordearen kontra jokatuko du. Kasu horretan, euskaldunak Getxon lehiatuko dira lehenengo, eta Pozuelo eta Alarconen, itzulerako norgehiagokari dagokionez. Kopako finala maiatzaren 27an izango da.