Atletico Basaurik Lehen Mailara igotzeko ligaxka hasiko du bihar
Atletico Basaurik bihar hasiko du emakumezkoen eskubaloiko Lehen Mailara igotzeko fasea. Bizkaitarrek etxean jokatuko dute, eta Kanbaria eta Errioxako txapeldunak izango dituzte aurkari, Madrilgo hirugarren sailkatuarekin batera. Basaurikoen lehen partida teorian talde errazenaren aurka izango da; hau da, Errioxako Villamedianaren kontra. Euskaldunetan, Vanessa Sanchez eta Nerea Gil ez dira arituko, baina faborito garbiak dira lehen norgehiagoka irabazteko. Partida guztiak Artunduaga kiroldegian jokatuko dira, eta ligaxkako lehenengoak soilik eramango du Lehen Mailara igotzeko txartela.