GARA > Idatzia > Pilota

Buruz Buruko Txapelketa

Aurtengo konfirmazioa iazko ezustekoaren aurka

Kepa Peñagarikanok iaz erakutsitako mailari eutsi nahi dio Barriola mendean hartzeko, sasoian baitago

Asier AIESTARAN | ZARAUTZ

Abel Barriolak denetik probatzeko aukera izango du aurtengo txapelketan. Lehen bi kanporaketetan aurrelarien aurka jokatu ostean, bata eskubia (Galartza V.a) eta bestea ezkerra (Xala), final-zortzirenetan atzelari baten aurka jokatu beharko du: iaz horren txapelketa ederra egin zuen Kepa Peñagarikanoren kontra, hain zuzen ere.

Atzoko material aukeraketan, Leitzakoak Cipriren bi pilota hautatu zituen (103,1 eta 104,6 gramo), aurkariak Punpako beste bi hobetsiko zituenaren jakitun (104,8 eta 105,9). «Orain artean Cipriren bat eta Punparen bat hartzen ibili naiz, baina gaur Ciprikoak hartu ditut», adierazi zuen. Ezin da ahaztu, orain arteko bi neurketetan, Barriolak Aspeko, bere enpresa bereko, pilotarien aurka jokatu duela.

«Espero nuena aurkitu dut. Nire pilotak bai frontisean eta bai lurrean biziagoak dira; bereek, berriz, kantxan jartzeko denbora gehiago ematen dute», deskribatu zuen leitzarrak, nahiz eta Peñagarikanok iritzi hori pixka bat findu zuen: «Bere pilotek ere bote nahikoa hartuko dutela uste dut».

Orain arte erakutsitakoaz galdetuta, Abelek «egindako guztiarekin pozik» dagoela aitortu zuen. Buruz Buru ongi ibiltzeko «jokoaren alderdi guztietan» ongi ibili behar delako. Hori bai, zerbait hobetzekotan, sakearekin «gehixeago asmatzea» -«batez ere direkzioan»- gustatuko litzaiokeela zehaztu du, orain artean sakearekin min egin arren, «nire meritua baino besteen hutsak» izan direlako.

Aurkariaz, Peñagarikanoren sakea eta kolpea nabarmendu zituen Barriolak. «Tapatuta daukan arren, Kepak oso ongi sakatzen du eta aurrean pilota hartzen duenean oso arriskutsua da, pilotakada azkarra daukalako, buruz buru min asko egiten duena» esan zuen.

Prestatuta... baina kezkati

Peñagarikanok iaz egindako lan bikainak -Galartza V.a, Lasa III.a eta Xala kanporatu eta, Irujori 14 tanto egin zizkion partida gogoangarri batean- aurten final-zortzirenetan serie-buru izatea du sari. Baina lehen partida Abel Barriolaren kontra jokatzea zigor ere izan liteke azpeitiarrarentzat egun txarra izanez gero, leitzarra sasoi onean baitago.

«Zorionez edo zoritxarrez, aurten denbora handia izan dut prestatzeko. Fisikoa lantzen urtarrila bukaerarako hasi nintzen eta frontoian ere saio batzuk egin ditut nahiz eta denbora batez eskuetatik justu ibili. Pena litzateke lehen partidan kalera joatea, baina gauzak horrela tokatu dira eta irabazteko ahal dudan guztia egiten saiatuko naiz», esan zuen gipuzkoarrak.

Barriola oso ongi ikusi duela nabarmendu zuen Peñagarikanok, batez ere, Xalaren kontra. «Une batzuetan dezente behartu zuen, baina Abelek bai botez bai airez batere beldurrik gabe erantzun zuen eta horrek erakusten du eskuetatik oso ongi dagoela. Partida luzea komeni ote zaidan... Ni ongi prestatu naiz eta ez daukat arazorik ordu bat eta laurdeneko partida jokatzeko, baina neurketa luzea izatea ez da erraza izango sakean asmatzen badugu», berretsi zuen Asegarceko atzelariak.

Barriola Alustizarekin aritu zen pilotak aukeratzen eta Peñagarikanok Vergara eta Garcia Ariño izan zituen lagun.

PILOTALEKUA

Abel Barriolak hirugarren astez jarraian jokatuko du Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan. Kepa Peñagarikanok frontoi horretan irabazi zuen 2003. urtean bigarren mailako Buruz Buruko Txapelketa eta sparring moduan ere ibili izan da.

APOSTUAK

Atzo Zarautzen esan zutenaren arabera, dirua ia bikoiztuta irtengo da datorren larunbatean Abel Barriolaren alde. Partida arratsaldean jokatuko dute eta Telecincok eskainiko du zuzenean, aurreko astean bezalaxe.

Ruiz: «Jugar aquí es una putada"

Juantxo Koka y Patxi Ruiz se citaron por la tarde en el frontón de Zeanuri para escoger material para el partido que disputarán mañana mismo (23.00, ETB1). Fue un acto de protocolo marcado por las duras declaraciones de Patxi Ruiz por tener que jugar en el frontón de Zeanuri. «Son ya unos octavos de final de un campeonato importante como es el Manomanista y no creo que este frontón sea el más adecuado. Hablando claro, tener que jugar aquí es una putada», manifestó el zaguero de Lizarra con un semblante más que serio.

En cuanto al material, la elección discurrió sin mayores problemas. El delantero de Altza se quedó con dos cueros de 104,9 y 103,4 gramos de peso, mientras que las pelotas del zaguero de Lizarra pesaron 105,5 y 105,2 gramos en la báscula de Juan Mari Juaristi.

Al parecer, las de Koka son dos pelotas con buena salida de frontis, bastante regulares. Patxi Ruiz varió un poquito más en su elección para quedarse con una pelota un poquito más baja que las demás y otra más viva. Ninguno de los dos se mostró disconforme.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo