ACB Liga
Nahitaez irabazteko partidak hiru euskal taldeentzat
Tauk lidergoa bilatuko du MMT Estudiantesen aurka. Bilbao Basketek BECen Bartzelonaren aurka ziurtatu nahi du ACB Ligan mantentzea. Bruesa GBCk, aldiz, maila ez galtzeko ViveMenorcari irabazi behar dio
GARA | GASTEIZ
ACB Liga erregularra amaitzeko lau jardunaldi baino falta ez direnean, euskal taldeek oso partida garrantzitsuak dituzte gaur eguerdian. Irabaztea ezinbestekoa den neurketak jokatu behar dituzte; arrazoi arras ezberdinengatik, ordea.
Sailkapeneko goiko muturrean dago Tau Baskonia, Real Madrilekin berdindurik. Bozidar Maljkovic-ek zuzenduriko taldeak MMT Estudiantesen aurka jokatu beharko du 12.30ean, Madrilgo Telefonica Madrid Arena pabiloian. Neurketa horretarako, gasteiztarrek jokalari guztiak parte hartzeko moduan izango dituzte; izan ere, Serkan Erdogani ere femurreko lesioa sendatu zaio.
«Errespetu handia zor diegu madrildarrei. Beren pabiloian edonori irabazteko gai direla frogatu dute, baita Real Madrili ere. Azken bi neurketak galdu eta gero lozorrotik esnatuko ote diren beldur naiz», esan zuen Otaceceko teknikariak.
MMT Estudiantes, izan ere, kanporaketan sartzeko borrokan ari da. Zortzi neurketa segidan irabazita zetorren, baina FIBA Cup leihaketako finalerdia galdu ostean, pausoa galdu du. Ez pausoa bakarrik, ordea, Hernan «Pancho» Jasen ere galdu baitute Mariano De Pablosek zuzentzen duen taldekoek.
Bilbao Basket BECen
Bilbao Basketek, aldiz, Winthertur FC Bartzelonaren aurka jokatuko du gaur 12.30etik aurrera. Dusko Ivanovicen taldearen aurka BECen neurtuko dituzte indarrak bizkaitarrek. 11.000 ikusle inguru izango dira bertan.
Asteaz ViveMenorcaren aurka garaipena lortu eta gero, Txus Vidorretaren taldeak nahiko bideraturik dauka ACB ligan mantentzeko helburua, jokatzeke dauden lau jardunaldietatik bakarra irabazita erabat bermatuko bailuke.
Hala ere, Indautxuko entrenatzaileak ez du gura bere jolakariak erlaxatzerik. «Ez nuke ezkorregia izan nahi, baina harropuzten bagara, gero nahiko ez genituzkeen emaitzak gertatzen dira. Kontzentraturik bagoaz, aldiz, arratsalde lasai bat pasatzerik izan dezakegu».
Bilbao Basketek Nacho Azofraren falta izango du, eta Martin Rancik ere orkatilako zenbait arazorekin dabil. Kataluniarrak, aldiz, kanporaketatik at geratu arren, une gozoan daude, ligako azken hamar partidak irabazi baitituzte. Ondorioz, liga erregularra hirugarren postuan amaitzea ia ziurtaturik dute. Gainera, aspaldiko partez, Mario Kasun kroaziarra jokatzeko moduan izango da gaur eguerdian.
Hil edo biziko neurketa
Sailkapeneko azkeneko postuan da Bruesa GBC, zortzi garaipen baino ez dituela. Horiek hala, gaur 12.15ean ViveMenorcaren aurka jokatuko duen neurketa hil edo bizikoa izango da. Galduko balu, nahiz eta oraindik mailari eusteko aukerarik izango lukeen, LEB Ligarako bidea ia erabakirik edukiko luke Donostiako taldeak.
Bruesa GBCk George Pavlidis eta Michael Bradley lehiatzeko gai ditu berriz, baina Fede Kammerichs oraindik ez da jokatzeko moduan, eta ez da izango.
Gipuzkoarren aurkaria ere ez dago oso santu. Azken-aurreko lekuan dago ACB Ligan, bederatzi garaipen eskuratuta.
«Talde ona da, asko landutakoa. Kontua da askotan buruak ez duela nahi bezain saskibaloi onik egiten uzten. Dena den, azken jardunaldietan Vasiljevic jokalaria ekarri dute, kanpoko jaurtiketan hobetzeko, eta ez zaie gaizki etorri», esan zuen Fisacek Ricard Casasek zuzenduriko taldeari buruz.
La plantilla rojilla se ejercitó por segunda jornada consecutiva a las órdenes de Nacho Ambriz y lo hizo con Josetxo a pleno rendimientoero sin Webo rendimiento, pero sin Webó, al q Josetxo a pleno rendimieq Josetxo a pleno rendimierendimiento,o a pleno rendimiento.
La plantilla rojilla se ejercitó por segunda jornada consecutiva a las órdenes de Nacho Ambriz y lo hizo con Josetxo a plenz y lo hizo con Josetxo a pleno ro rendimiento, pero sin Webendim rendimie iento, pero sin Webó, al q Josetxo a pleno rendimiento, pero sin Webó, al qunto.
El miércoles 25 de abril se disputa una jornada extraordinaria tanto para Tau Baskonia como para Bilbao Basket, ya que jugarán partidos ligueros mediatizados por los compromisos europeos.
Por un lado, Tau Baskonia disputará en el pabellón Vistalegre de Madrid el partido adelantado a la jornada 33 ante el Real Madrid, debido a su presencia en la Final Four de Atenas.
Bilbao Basket, por su parte, juega en La Casilla ante Akasvayu de Girona la jornada aplazada por la Final Four de la FIBA Cup, disputada el pasado fin de semana. Ambos choques se jugarán a partir de las 20.30.
GARA
Egungo liga txapeldun Malagako Unicaja uneotan bederatzigarren lekuan dago ACB Ligan; kanporaketetatik at, beraz. Ondorioz, nahitaez irabazi behar du Alta Gestion Fuenlabradaren aurka etxean jokatu beharreko partida, azkeneko bi neurketak galdu baititu.
Illunbera begira egongo badira ere, Grupo Capitol Valladolidek eta Polaris World Murtziak ere partida oso zailak jokatu beharko dituzte. Puzelakoek etxean Valentziako Pamesaren bisita jasoko dute; eta Murtziarrek, aldiz, CB Granadaren etxean jokatu beharko dute.