«Outsiders» izenburuko arte erakusketa dago ikusgai asteburu honetatik aurrera
Hamahiru artistaren lanak biltzen dira Erriberako merkatuan, eta haien ezaugarri nagusia hau da: «Arazo artistikoen aurrean bizi-konpromiso indartsua eta bizio akademizistarik gabeko naturaltasun operatibo handia». Lanak erakutsi dituzten artistak ondokoak dira: Maria Jose Pardo, Barbara Stammel, Isibene Oñederra, Imanol Aizpurua, Itxaso Zubia, June Crespo, Marion Lastin, Art Ringer, Ion Erramun Etxeberria, Maria Jose Rekalde, Begoña Arostegi, Jorge Nava eta Naiara Subiza.