Udaberriko klasikoak
Ilaunak kotei utziko die lekua Amstel lasterketan
Boogerd bigarren aldiz irabazten saiatuko da, eta txirrindularitza utziko du
Amaia U. LASAGABASTER | DONOSTIA
Flandestik Ardenetara. Ilaunetik garaietara. Txirrindularitzak ohiko ibilbideari eusten dio. Joan den astean infernuko hautsak margotu zuen agertokia; oraingo honetan, berriz, tulipek mila kolorez dekoratuko dute ziklisten eginkizuna, Amstel Gold Race korrituko baitute.
Halaxe da. Tulipen, erroten, bizikleten eta gazten herrian gaude. Lau-laua izatearen ospea duen herria, bestetik.
Ezagutzen ez duten artean, noski. Gaur eguerdian telebista piztea nahikoa izango da mito hori deuseztatzeko. Joan den igandean txirrindulariek ilauneko 52 kilometrori egin baitzioten aurre; oraingoan, 31 kota dauzkate zain, 252 kilometroko ibilbidea, eta bakoitzak 1.000 eta 2.500 metro arteko igoera du. Bai, lau-laua, dudarik ez.
Ezaugarri komun bat daukate lasterketa hauek guztiek, hala eta guztiz ere: edonork ezin ditu irabazi. Roubaixen, adituek bakarrik daukate garaitzeko aukera. Aste honetan korrituko diren hauetan -Amstel, Valona eta Lieja-, «nahikoa» dute onak izan eta indartsu egotea. Izan ere, faboritoen zerrenda irakurri, eta oso txirrindulari desberdinak topatzen ditugu -Bettini, Schleck, Flecha, Freire, Di Luca, Popovych, Astarloa, Boogerd, Valverde, Samuel, Rebellin, Zberg, Kessler, Dekker-, sprinterrak, eskalatzaileak, errodadoreak... Denetatik, baina den-denek ezaugarri komun bat dute: kalitatea.
Ez da erreza aurreikuspenak doitzea, faboritoen zerrenda hori murriztea, Caubergeko helmugan oso txirrindulari desberdinak suertatu baitira garaile. Bakoitzaren indarra da epaile bakarra, eta neurtzeko oso zaila da hasi aurretik.
Hala ere, hainbat txirrindulari nabarmentzen dira nolabait: Franck Schleck iazko irabazlea, Juan Antonio Flecha Roubaixen oso indartsu agertu zena eta, batez ere, Michael Boogerd.
Rabobankeko txirrindulariak premisa guztiak betetzen ditu: kalitatea, indarra, hainbat lurretara moldatzeko ahalmena, esperientzia -1999an lasteketa irabazi zuen eta beste sei alditan podiumean egon da-, etxean egotea, talde indartsua -hain indartsua, aurkari nagusiak bertan topa ditzake-, zaleen berotasuna eta, batez ere, motibazioa. Boogerdek denboraldi amaieran txirrindularitza utziko duela azaldu du eta, beraz, «bere lasterketa» irabazteko azken aukera izango du gaurkoa.
Helburua eskuratzeko, 252 kilometroko ibilbidea egin beharko du, eta, batez ere, 31 garaiera famatuak igo. Lehenbizikoa, Maasberg, 11 kilometrokoa, txikiena: 210 metro %8ra. Hortik aurrera, atsedenik ez eta kota gogorrenak azken kilometroetan izango dituzte zain. Besteren artean, Gulperberweg (600 metro %10era) edo Eyserbosweg (900 metro %11'5era). Eta batez ere, Cauberg (1.000 metro %8ra). Ohikoa denez, bertan amaituko da lasterketa, baina aurretik beste bi aldiz ere igo beharko dute.
Tras su triunfo en la contrarreloj, Levi Leipheimer (Discovery) se adjudicó también la quinta etapa de la Vuelta a Georgia, al cruzar en solitario la línea de meta. Su compañero Janez Brajkovic mantiene el liderato, pese a que ayer cedió más de minuto y medio sobre Leipheimer.
Niels Brouzes (Auber) se adjudicó ayer el Tour de Finisterre, con final en la ciudad bretona de Kemper. La carrera se rompió ligeramente en la última vuelta al circuito urbano, lo que aprovechó Brouzes para imponerse por delante de Yann Huguet (Cofidis) y Andrey Klyuev (Mos).
Jonathan Castroviejo prolongó su buen momento al hacerse con el Trofeo «Hotel Irache» en Aiegi, en categoría sub23. La carrera se decidió entre un grupo de trece corredores fugados, del que saltó Castroviejo para imponerse en línea de meta a Delio Fernández (Caja Rural).