Bertso-tranpak ikuskizuna gaur Euskal Herriko Unibertsitatean
Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaiko campuseko Errektoreordetzak antolatzen duen «Asteazken Kulturalak» programazioaren barruan gaur, «Bertso-tranpak» ikuskizuna izango da. Ikuskizunean, Andoni Egaña, Fredi eta Xabier Paia bertsolariek, Aitor Agiriano musikariak eta Ander Lipus aktoreak hartzen dute parte. Bertsoa, musika eta antzerkia uztartzen dituen diziplina anitzeko ikuskizun eleaniztuna da.