UCI Pro Tour
Valverde eta italiarrak dira faboritoak Fleche Wallonian
Euskaltel-Euskadi taldeko Samuel Sanchezek eta Milrameko Igor Astarloak klasikoaren podiuma zapaldu dute, baina ez dute aise izango gaur
U.I. | BILBO
Alejandro Valverde garaipena errepikatzen saiatuko da gaur UCI Pro Tourreko Fleche Wallonnia klasikoan. Italiarrak izango ditu murtziarrak aurkari nagusiak. Charleroi irteeratik Huy helmugara 202,5 kilometro eta hamar aldapa gainditu beharko dituzte parte-hartzaileek. Guztira, 16 euskaldun lehiatuko dira, Igor Astarloa tartean.
Valverdek sari bikoitza erdietsi zuen iaz, Fleche-Wallonia eta Lieja, hain zuzen ere, eta helburu bera du aurten Caisse d'Epargne taldekoak. Igandean, seigarren sailkatu zen Amstel lasterketan.
Izan ere, beste ospeko txirrindulariak ere sasoian helduko dira, italiarrak, batez ere. Esaterako, Rebellin eta Di Luca Huyn altxatu dituzte besoak, eta Amstelen aurreneko postuetan aritu ziren, 2. eta 3., hurrenez hurren. Riccok, berriz, tropela harritu zuen Tirreno-Adriatiko itzulian eta Milan-San Remon, eta onenak eman nahi ditu gaur Saunier Duval taldeko gazteak. Azkenik, munduko txapelduna Bettinik ez du irabazi Fleche-Wallonia eta erasoa joko du, zalantzarik gabe.
Irabazteko beste hautagaiak daude, halanola, Vinokourov, Schleck, Kirchen, Gilbert eta Schumacher. Azken horrek faborito nagusiak gainditu zituen igandean Amstelen. Discovery eta Rabobank taldeak aukerak izango dituzte. Edonola ere, estatubatuetako taldeak ez du Basso eramango.
Euskaldunei begira, Euskaltel-Euskadik multzo sendoa izango du eta Samuel Sanchez aurreneko postuetan aritzen ahaleginduko da, iaz bigarren sailkatu ondoren. Astarloak, ordea, Fleche-Wallonia irabazi zuen orain dela lau urte; beraz, ezaguna du ibilbidea, baina ez dabil sasoi petoan.
Helmuga, Huy gainean izango da, 1.300 metroko aldapa da eta %9,3ko pendiza du. Hiru aldiz igoko dute txirrindulariek, azkena bukaeran. Guztira, 10 kota dira 202,5 kilometroetan zehar.
La reapertura del caso Basso por parte de la Fiscalía del Comité Nacional Olímpico (CONI) y de la magistratura italiana pueden suponer la tumba deportiva del corredor. De hecho, Discovery Channel anunció ayer en un comunicado que suspende a Basso «hasta que no reciban más información y todo este asunto esté solucionado». Su participación en Giro y Tour está más en entredicho que nunca. La justicia española podría remitir las bolsas atribuidas a Basso en la Operación Puerto a las autoridades de Bérgamo y el ciclista italiano ha sido convocado para presentarse el próximo 2 de mayo ante la Fiscalía del CONI que tiene la intención efectuar el test de ADN sobre las bolsas de sangre encontradas, al igual que hizo la justicia alemana con Ullrich.
En los últimos días, el patrón del Tour, Christian Preud'Homme, había pedido a los equipos no incluir para la próxima cita francesa a ningún corredor que se hubiera visto inmerso en la Operación Puerto. Se da la circunstancia de que la Flecha Valona está organizada por la misma sociedad del Tour, por lo que todo hace presagiar que el Discovery finalmente ha decidido contentar a Preud'Homme. Asimismo, Angelo Zomegnan, responsable del Giro, aseguró que la presencia de Basso, ganador en 2006, en su prueba corre «un gran peligro». «Discovery debería emitir un comunicado de suspensión de Basso y, así, su participación en el Giro resulta difícil».