Bautista Barandailaren osasunak okerrera egin duela salatu dute
Orain dela bost urte Bautista Barandaila preso politikoari heste lodi osoa kendu behar izan ziotenetik bere osasun egoerak okerrera egin duela salatu zuen atzo Etxarri-Aranazko amnistiaren aldeko mugimenduak. Bigarrenez ukatu diote askatasuna eta jada 17 urte bete ditu gatibu. Bere askatasuna aldarrikatzeko kanpaina abiatuko dute herrian.
Gari MUJIKA |
Gaixotasun larriak jota egonik, eta bere egoera okertu duten gaitz berriak agertu arren, Bautista Barandaila euskal preso politikoari bigarrenez ukatu egin diote askatasuna eta, orain artean bezala, Iruñeko presondegian jarraitu beharko du, bakartuta. Hala salatu zuten atzo Etxarri-Aranazko amnistiaren aldeko mugimenduak eta Udalak berak. Hori dela eta Barandailaren askatasuna galdegingo duen kanpaina abiaraziko dute.
Etxarri-Aranazko Udaletxean egindako prentsaurrekoan gogora ekarri zuten orain dela bost urte Bautista Barandailari gaitz larria aurkitu ziotela eta heste lodi osoa kentzearekin batera, ordezko ontzi bat itsatsi behar izan ziotela. Orduan ere, Gobernu espainolak 92. artikulua behin eta berriz ukatu ziola salatu zuen amnistiaren aldeko mugimenduak, baina piztutako herri mugimenduak gutxienez Iruñera ekartzera behartu zuela ere nabarmendu zuten. Bost urteren buruan, ordea, Barandailaren egoerak okerrera nabarmen egin duela azaldu zuten.
Hala, gaixotasuna lehengo hartan ez dela egonkortu eta aurrera egin duela adierazi zuten. «Bere egoera benetan larria da», esan zuten: janarekin kontu handiz ibili behar du, baita bestelako guztiarekin ere; «lo ere ezin du ohean etzanda egin, horma kantoi batetan eserita baizik»; hezurretako gaitzak ere dagoeneko jo du: orno lunbarrak eta aldakako artikulazioak ukituta ditu, eta azaleko gaitzak ere hartu du, besteak beste, azala ultzeratzen baitzaio.
Zigorra luzatzeko mehatxua
Etxarriko preso politikoaren egoera deskribatu eta gero, ondoko galdera egin zuten Barandailaren lagunek eta senideek: «zer egin edo sartu zioten Zaragozan, lehen tratamendu oker hartan? Zeren ondorio dira gaur egun areagotzen ari zaizkion gaitzak? Gaixotasun larria zena, ondorioek erabat larriago egiten dute».
Bautista Barandailaren egoera okerrera doan heinean, askatasuna itzultzeko arrazoiak areagotzen direla nabarmendu zuten, baina oraingoan ere, bigarrengoz, ukatu egin diotela salatu zuten. Hala, dagoeneko 17 urte bete ditu gatibu Etxarri-Aranazko bizilagunak, legedi espainolak aurreikusitako zigorraren 3/4ak aspaldi bete zituen arren. Hori gutxi balitz, 2009ko uztailaren 13an beteko du osorik auzitegi espainolek ezarritako zigorra, baina espetxe zigorren luzapena ezartzen ari zaizkien euskal presoen zerrendan sartu dutela ere ohartarazi zuten. Zigorra betetzean, beste 10 urteko gehigarria ezarriko dioten mehatxua gainean duela nabarmendu zuten.
Iruñeko espetxean, gainera, preso politiko bakarra Barandaila dela eta bakardadera kondenatu nahi dutela salatu zuten. Bautista Barandailaren egoera larriaren aurrean, Etxarri-Aranazko amnistiaren aldeko mugimenduak, Udalaren sostenguarekin, bere askatasunaren aldeko kanpaina jarriko du laster martxan.
Una vez que la Fiscalía francesa pidiera ayer la ejecución de las euroordenes contra los ciudadanos vascos Iñaki Telletxea, Xabier Irastorza y Markos Sagarzazu , detenidos por la Gendarmería el pasado 13 de marzo en Hendaia, el Tribunal de Apelación de Pau resolverá el próximo 11 de mayo las peticiones del Estado español. Madrid los acusa de «pertenencia a ETA».
Asimismo, los actos en defensa de los derechos de los presos siguen repitiéndose. Así, el lunes, 70 personas se concentraron en Santurtzi, 20 en Zaldibia, 44 en Laudio, 40 en Iurreta, 19 en Astigarraga, 15 en Ataun, 15 en Bermeo, 30 en Alza, 15 en Euba y 26 en Otxarkoaga. Y ayer en Arrasate fueron 48 los concentrados, 100 ante Sabin Etxea en Bilbo y otros 40 en Irun. GARA