stamford bridge
Chelseak eta Liverpoolek gaur jokatuko dute, 2005. urtekoa gogoan
A.S. | DONOSTIA
Txapeldunen Ligako bigarren finalerdia 2005. urteko bera izango da. Hain zuzen ere, Chelsea eta Liverpool elkarren aurka arituko dira: lehenengoa, historia aldatzeko helburuarekin; bigarrena, historia errepikatzeko xedearekin. Izan ere, duela bi urteko finalerdietan gorriek irabazi zuten eta gero txapeldun izan ziren.
Joaneko partida Chelsearen zelaian jokatuko dute gaur, hau da, Londreseko Stamford Bridgen (20.45, Canal +). Etxeko taldeak baja garrantzitsuak ditu norgehiagoketa horretarako, hamaikakoan izaten ohi diren lau jokalarik ezingo baitute ziurrenik parte hartu: Ricardo Carvalho, Michael Ballack eta Arjen Robben, lesionatuta daudelako; eta Michael Essien, zigortuta dagoelako.