Lehen bi laurdenetako eraso erakustaldia nahikoa izan zitzaion
Jokoa biribildu ezinda iritsiko da Tau Atenasera
Atsedenaldian 69-40 aurretik ziren gasteiztarrak; bigarren zatian Lauko Finalerako indarrak gorde zituzten
Jon ORMAZABAL | GASTEIZ
Atzo Valladoliden aurka ehun puntu baino gehiago egin arren, azkenaldian sortutako zalantzak uxatu ezinda helduko da Baskonia Atenaseko partida garrantzitsura. Izan ere, atzo zenbait mementotan 30 puntuko aldeaz irabazten joan zen arren, jokoa biribildu ezinik dabil, eta aspaldian (Olympiakosi irabazi zionetik) ez da partida biribil bat egiteko gai izan. Atzoko azken entseguan, defentsarik gabeko bi lehen laurdenetan emandako eraso erakustaldia -atsedenaldian 69-40 zen aurretik- nahikoa izan zuen partida irabazi eta bigarren zatian espekulatu eta indarrak gordetzeko.
Azken urteetan talde irabazlea izaki, ez da ohikoa Indurainek bere garaian Tourra prestatzen zuen bezalako Baskonia bat begien aurrean ikustea. Maljkovic Gasteizera heldu zenetik, asteburuko partidak prestatzera baino, datorren ostiralean ahalik eta sasoi onenean heltzera ahalegin handiagoa egin du taldeak, eta ikusi egin beharko da zer-nolako emaitzak ematen dituen plangintza horrek.
Kontua da Tourrerako prestatzen diren txirrindulariek Dauphineen sasoi puntu egokia erakutsi ohi dutela eta Tauk azkeneko proba hori nahiko eskas pasatu duela.
Atzo, esaterako, hasiera orekatua izan zen, eta Eleyri adierazitako teknika baten ondotik, ia defentsarik gabeko lehen zatian paretik kendu zuen Valladolid. Atsedenaldiko 69-40ko markagailuak eta balorazioan zegoen aldeak, 98-21, erraz laburbiltzen dute lehen falta pertsonalez gainezka izan zen lehen zatian gertatu zena. Ia erresistentziarik ipini ez zion Imbrodaren taldearen aurka sekulako jaurtiketa portzentaiak batu zituen Baskoniak, eta alde izan zituen jaurtiketa libreetan ere jokalariek aspaldi ez bezala asmatu zutenez, berehala alde ikaragarria hartu zuten markagailuan.
Erlaxazioa bigarren zatian
Entrenatzaileak halakorik agindu ez arren, Baskoniak azeleragailua zapaltzeari utzi eta aste honen hondarrean datorren partida handirako indarrak gordetzeari ekin zioten Gasteizko taldeko jokalariek. Kalitatea ia sobera izanagatik, beste urteetako irabazteko goserik gabe, edozeinen aurka burua makurtu behar duen talde bat da Gasteizkoa, eta halaxe gertatu zitzaion Valladoliden aurka ere; bigarren zatiko partizala 34-49koa izan zen gaztelarrentzat.
Lehen zatiko erauntsian ia oharkabean pasatu ziren, baina maila apur bat jaitsi eta berehala azaleratu ziren bigarren erdian urte honetako akats endemikoak: 1x1eko defentsan Gomisek kanpoko jokalariei egin zien min, Planinic talde jokoa zuzentzeko duen zailtasuna -eskumuturreko lesioa izan zuenetik asko jaitsi da horren maila-, Peker-ek eta Teletovic-ek Scola eta Splitter pibot titularrei ematen dieten errelebo eskasa, kanpoko jokalariek errebotean laguntzeko borondate eskasa... Arazoak arazo, garaipena etxean geratu zen eta poztekoa da ostiralera begira inola- ko arazo fisikorik egon ez izana.
A pesar de que puso a la primera parte como el ejemplo de «cómo debemos jugar», Boza Maljkovic no terminó satisfecho el partido de ayer ante el Valladolid, ya que el equipo no fue capaz de mantener la intensidad durante todo el partido, algo que le preocupa de cara al enfrentamiento ante el Panathianaikos.
El técnico serbio declaró que la plantilla ha evolucionado muy bien en el plano físico pero entiende que debe haber alguna laguna mental, ya que «los jugadores trabajan bien, trabajan duro pero se cansan rápido y debemos defender duro durante muchos más minutos para tener opciones ante un equipo como Panathinikos».
De cara al viernes, Maljkovic entiende que «físicamente estamos mucho mejor, eso se nota. Un equipo sin fortaleza física no puede jugar los primeros 20 minutos así, nos falta seguir así hasta el final, un gran equipo debe jugar así cuarenta minutos. Tengo confianza de que podemos defender durante todo el partido repartiendo el tiempo entre los jugadores, pero la realidad no es ésa», explicó el entrenador baskonista.
J.O.
Eleyri adierazitako teknikaren ondoren, Baskonia erauntsi bat bezala pasatu zen Valladoliden gainetik, eta atsedenaldiko balorazioa 98-21ekoa zen. Bigarren zatian indarrak gorde zituzten Maljkovicenek.