GARA > Idatzia > Mundua

NBEk saharaui herriaren eskubideak babestea eskertu du Fronte Polisarioak

GARA |

Nazio Batuen Erakundea (NBE) Marokoko Autonomia Planaren kontra azaldu izana eskertu zuen atzo Fronte Polisarioak. NBEko Ban Ki Moon idazkari nagusiaren txostena babestuko duen NBEren Segurtasun Kontseiluaren erresoluzioa onartzearekin bat egin du eskertza horrek. Izan ere, aurreko erabakiei eta saharaui herriaren autodeterminazio eskubideari babesa emango baitie gaurko erabaki horrek.

Ahmed Bujari NBEren aurreko Fronte Polisarioko ordezkariak azaldu zuenez, Moonen txostenak eta Segurtasun Kontseiluak gaur zabalduko duen erabakiak Marokoren autonomia proiektuak porrot egin duela baieztatzen dute.

«Marokoko gobernukideak beren saiakerak alferrikakoak direla ohartzea espero dut», esan zuen Bujarik, Mendebaldeko Saharako lurraldea anexionatzeko saikeren inguruan.

«Ez dago beste irtenbiderik»

Fronte Polisarioko ordezkariaren iritziz, saharaui herriaren autodeterminazio eskubidea onartzea baino «beste irtenbiderik ez dago», eta, alde horretatik, agintari marokoarrarekin negoziazio zuzena onartzen dute, betiere NBEren babesean. Horregatik, pozik agertu zen «deskolonizazio testuinguru batean» NBEk sahararren eskubideen alde egiten duelako.

Beste alde batetik, independentzia lortutakoan, Saharauien Errepublika Demokratikoak «ekonomia eta segurtasun arloetan elkarlan harreman pribilegiatua mantentzea» ez duela baztertzen jakinarazi zien Marokoko Gobernuaren arduradunei.

Ahmed Bujarik adierazi zuen agintari marokoarrek ez dutela eskaintza hori «arin» «gutxietsi behar».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo