GARA > Idatzia > Mundua

Ehunka lagunek zibilen heriotzak salatu dituzte Afganistanen

GARA |

Ehunka lagunek hartu zuten parte atzo Afganistanen, zibilen heriotzak salatzeko egin zituzten manifestazioetan. Mobilizazioetan, «Bush hilik» eta «Karzai hilik» oihukatu zuten, kanpoko eta Afganistango indarrek talde matxinatu baten kontra egindako azken operazioan izandako lau miliziano eta bi emakume zibilen heriotza salatzeko.

Hildako azken bi zibilez gain, martxoaren 4an Nangarhar ekialdeko probintziako alderdi berean, eraso zieten eta gero ihes egiten zuten Estatu Batuetako konboi militarrek zenbait ibilgailu eta oinezko tirokatu zituzten eta 12 lagun hil zituzten.

Poliziako iturriek atzo bost zibil hil zirela jakinarazi zuten, eta horien artean bi emakume zeudela zehaztu zuten. Auzokideek errepide nagusiraino eraman zituzten gorpuak, eta bidea itxi zuten heriotzak salatzeko. Ume bat eta nerabe bat ere zauritu zituzten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo