GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Aizkora Urrezko Lehiaketa

Hiru aizkolari faboritoek ez dute barkatzeko asmorik

Nazabalek, Olasagastik eta Larretxeak irabazi egin dituzte norgehiagokak; Etxarrikoak, gainera, finalerdietarako txartela segurtatu du

Jon LEUNDA | DONOSTIA

Ez zen ezustekorik izan, eta Urrezko Aizkolarien lehiaketan faboritoek ez zuten hutsik egin. Final-laurdenetako ligaxkan Nazabalek, Larretxeak eta Olasagastik irabazi zuten. Etxarrikoak, gainera, finalerdietan izateko txartela segurtatu du modu horretan.

Herenegun eguerdian, Floren Nazabalek mendean hartu zuen Jon Rekondo, eta multzoko bigarren garaipena zenez gero, finalerdietan izateko txartela segurtatu zuen. Hiru jardunaldietan lan bera zuten. Hasteko, 45 ontzakoa zeinek kolpe gutxiagotan moztu. Ondoren, tamaina bereko enborra erlojuz kontra moztu behar zuten. Gero, 45 ontzakoa zutik ebaki behar zuten. Laugarren lana 60 ontzakoa moztea zen; eta bosgarrena, berriz, oin bateko enbor bat zutik, eta bestea etzanda. Azkenik, bi 45 ontzako eta lau kana-erdiko erdibitu behar izan zituen kirolari bakoitzak.

Kolpekakoan, Nazabalek 34 kolpetan erdibitu zuen enborra, eta bi gehiago behar izan zituen Rekondok. Erlojuz kontrakoan, 53na segundo behar izan zituzten bi aizkolariek. 1.29 izan zen Etxarrikoaren denbora zutikakoan, eta 1.40, Leitzarrarena. 1.48 izan zen Nazablen denbora 60 ontzakoarekin, eta 2.16, Rekondorena. Bosgarren saioan, 1.52 izan zen Florenen denbora, eta 2.15, Jonena. Lan luzean, berriz, 16 minutu eta 15 segundo behar izan zituen Nazabalek; eta 17 minutu eta 17 segundo, berriz Rekondok. Lan guztiak burutzeko, 24 minutu eta 57 segundo behar izan zituen Etxarriko aizkolariak, eta 22 minutu eta 51 segundo, Leitzakoak.

Joxemari Olasagastik ere ez zuen hutsik egin, nahiz eta lan dezente egin behar izan zuen Juanjo Lopez bazterrean uzteko, eta finalerdietan izateko lehendabiziko urratsa egin zuen. Kolpekakoan galdu egin zuen, 46tan erdibitu baitzuen enborra, eta hiru gutxiagotan Lopezek. Erlojuz kontrakoan ere galdu zuen, minutu batean moztu baitzuen Igeldokoak, eta zazpi gutxiagotan burutu zuen Lopezek. Zutikakoan heldu zen gipuzkoarraren lehendabiziko garaipena. 1.19 izan zen bere denbora, eta 1.22, Lopezena. 60 ontzakoarekin, aldea gehitu zuen. 1.42 izan zen bere denbora, eta 2.01 izan zen Lezaunekoarena.

Oin batekoarekin, ordea, nafarrak aurrea hartu zion gipuzkoarrari. 1.43 izan zen bere denbora, eta 1.45, Igeldokoarena. Saio luzean, ordea, faboritoak ez zuen hutsik egin, eta 12.00etan amaitu zituen lanak. Hemeretzi segundo gehiago behar izan zituen Lopezek. Denetara, 18.32 izan zen Olasagastiren denbora, eta 19.01 izan zen, berriz, Lopezen denbora.

Atzo, berriz, Larretxeak mendean hartu zuen Peñagarikano. Hala ere, Beizamakoak bi proba irabazi zituen, baina galdutakoetan denbora handia galdu zuen, eta horrek ez zion garaipena lortzeko aukerarik eman.

Kolpekakoan, Peñagarikano nagusitu zen, 29tan ebaki baitzuen enborra, eta Larretxeak lau gehiago behar izan zituen. Erlojuz kontrakoan, 47 segundotan bota zuen Larretxeak, eta 13 segundo gehiago behar izan zituen Beizamakoak. Zutikakoan ere Donato izan zen onena. 1.06 izan zen bere denbora, eta 1.46 Beizamakoarena. 60 ontzakoarekin ere Larretxea nagusi. 1.42 izan zen bere denbora, eta 2.01, Joxemielena. Oin batekoarekin 1.17n amaitu zuen Larretxeak, eta 1.40n, Peñak. Lan luzean, gipuzkoarra nagusi. 12.43 eta 13.15 izan ziren denborak. Amaieran, 18.40 izan zen Donatoren denbora, eta 19.41 izan zen Peñagarikanorena.

Kañamares III.a eta Erasun gazteen finalerdietan izango dira

Kañamares III.ak eta Erasunek atzo Arantzan lortu zituzten 18 urtez azpikoen finalerdietan izateko txartelak; Larretxea lehengusuak mendean hartuta izan zen, gainera.

Kañamaresek minutu erditik gora kendu zion Garikoitz Larretxeari, eta finalaren atarikoan Mugertza III.a izango du aurrean. Erasunek, berriz, Ohian Larretxea baztertu zuen, eta Atutxa II.aren aurka neurtu beharko ditu indarrak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo