GARA > Idatzia > Futbola

ZUBIETA

Sanse amets egiten jarraitzeko moduan da

REAL B 4

U. OVIEDO 1

J. L. | DONOSTIA

Realeko bigarren taldea igoera fasea jokatzeko amets egiten jarraitzeko moduan da atzo Universidad de Oviedo taldeari irabazi baitzion.

Partida ikusi ez duenak norgehiagoka erraza izan zela pentsatuko du, baina ez zen horrela izan. Azkenean gipuzkoarren kalitateak erabaki baitzuen. Jokoan, asturiarrak ez ziren etxekoak baino gutxiago izan.

Goiz aitzinatu ziren zuri-urdinak, oso goiz. Zurututzak baloi bat hartu zuen area barruan, eta ez zuen barkatu.

Hortik aurrera kanpotarrek hartu zuten partidaren agintea, eta bi aukera on izan zituzten, baina atsedenera joateko bost minutu falta zirenean, Viguerak, atzelari baten laguntzarekin, bigarren gola egin zuen.

Bigarren zatiaren bigarren minutuan, epaileak Prendes egotzi zuen, eta bidea samur geratu zitzaion Realari. Oviedokoek, ordea, garaipena behar dute mailari eutsi ahal izateko, eta ez ziren atzean sartu; emaitza murriztu egin zuten.

Gero, aurrera egin zuten, eta atzean zulo asko utzi zituzten. Kontraerasora jokatuta, Manu Garciak eta Viguerak bi gol egin zituzten eta 4-1ekoa jarri zuten markagailuan. Orain, bide beretik jarraitu beharko du saria jaso ahal izateko, eta hori bai, lehen taldeak mailari eutsi beharko lioke.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo