GARA > Idatzia > Gutunak

julio soto ezkurdia Bertsolaria

Kanta ezazu!

Mila bide daude borroka egiteko, mila bide daude gauzak lortzeko, mila bide daude gauzak aldarrikatzeko, mila dira bideak. Bada, ordea, izkutuan dagoen bide bat, kantua.

Aldarrikapenak hitzez egin daitezke, ozen ala xuabe, xuxurlatuz, ohiuka ere egin daitezke, garrasika... baina ez gara ohartzen kantuz lortzen dela gure aldarrikapenen zabaltzea, kantuz lortzen dela gure gurarien eszenifikazioa.

Berriki igaroa den Korrikak kantuz zabaldu du bere mezua, heldu zion mezua, kantuz zabaltzen dute euren mezua Nafarroa Oinezek, Herri Hurratsek, Kilometroak...

Ferminen abestiek ez al dute indar berezia? Eta Benitorenek? Zer diozue Silveiraren bertsoei buruz? Mila hitzek baino indar handiagoa ez al dute hauen kantuek?

Hitz egin ezazu kantuz, finean, zu kantuaren zati bat zara eta, eskatu ezazu kantuz, aldarrikatu ezazu kantuz, bihur itzazu besteak kantuan, utzi zuri ere kanta diezazuten.

Bizi gaitezen kantuz, ze kantuz bizi den herria ez da inoiz hilko!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo