GARA > Idatzia > Athletic

Zortzi gol egin dizkiote azken bi partidetan

Erraztasun handiegiarekin egiten dituzte golak aurkariek

Denboraldi guztian erakutsitako gaitza agerian geratu da beste behin ere: Athleticen arazo larriena defentsa lanetan bigunegia izatea da

Manex ALTUNA | BILBO

Nahiz eta behin eta berriro gauza bera gertatu, badirudi Athletici ezinezkoa egiten zaiola aurkariei erraztasunak emateari uztea. Aurkezpen egunean Manek argi utzi zuen arren lehen helburua taldeari egiten dioten gol kopuru ikaragarria etetea zela, ez du lortzen.

Saiatu saiatzen dira entrenamenduetan, eta zenbait partidatan helburua erdietsi dute. Balmasedakoaren lehenengo norgehiagoketan adibidez, taldearen gorakadaren arrazoi nagusia lan horretan oinarritu zen. Ez da-eta unerik aproposena opariak egiteko ezta alaitasunarekin jokatzeko; sendotasuna eta kontzentrazioa dira gakoa. Valentziaren eta Espanyolen kontrako garaipenetan, defentsako lanak berebiziko garrantzia izan zuen.

Baina jarraitu beharreko bidea zein den ikusten duten arren, zuri-gorriek ikasitakoa ahaztu egiten dutela dirudi. Gabezia ikaragarriak ditu arlo horretan Athleticek. Lehen Mailako talde batek ezin ditu halakoak egin, eta gutxiago une larri honetan. Azken bi partidetan zortzi gol egin dizkiote. Lau Sevillan eta beste lau San Mamesen Real Madrilen kontra.

Gol gehiegi aurkariek egindako esfortzua ikusiz gero. Punta-puntako taldeak dira eta aurrelari bikainak dituzte. Hala ere, talde osoak askoz sendoagoa izan beharko luke defentsa lanetan. Erantzukizuna hamaika jokalariena da, ez atzeko lerroarena bakarrik. Estrategia jokaldietan oldarkorragoa izan beharra dago, eta batez ere, jokaldiari adi egon.

Aldaketa gehiegi

Gertatukoan Maneren ardura ere ezin da ezkutatu. San Mamesen eskuratutako sei puntuen ondoren eredu berberari jarraitu ordez, aldaketa ugari egin ditu hamaikakoetan.

Sevillan bosteko lerroaren alde egin zuen aurreko astekoa mantendu beharrean. Exposito ezker hegalera mugitu zuen; Iraola defentsaren eskuinera pasatu eta hiru zentralekin jokatu zuen. Ez zuen funtzionatu eta lehengora bueltatu beharrean aldaketa gehiago egin zituen Real Madrilen aurka.

Javi Gonzalezena harrigarriena. Luis Prieto eta Ustaritz atzelariak aulkian uztea luxu handiegia da Athleticentzat. Are gehiago, Zorrotzakoak defentsako lanetan dituen gabeziak ezagunak izanda eta aurrean Beckham egonda. Kontzentrazioa galtzen du eta beste gauza batzuetan pentsatzen dagoela ematen du. Partida bukatutakoan Sergio Ramosi elastikoa eskatzearena horren erakusgarri. Tamalez, ez da egiten duen lehen aldia, orain urte batzuk gauza bera egin baitzuen Valentzian astindu eder bat jaso eta gero; Aimarri elastikoa eskatu zion.

Klubeko agintarien jarrera ere guztiz ulergaitza da. Bazkide eta zaleei dirua eskatzen diete, eta Athleticen etorkizunerako berebiziko garrantzia duen partida batean San Mameseko harmailak ez dira betetzen. Hori gutxi balitz bezala, inoiz baino Real Madrilen zale gehiago joaten da. Eta lotsagarriena, Bertin Osborne telebistatik palkoan ikustea. Ez dakigu agintari, zale edo zer moduan, ezta nork gonbidatuta, baina ziur ezertxo ere ez ordainduta. Bide horretatik badakigu norantz goazen.

Pese a la oportunidad perdida, el Athletic sigue dependiendo de sí mismo

El conjunto rojiblanco desperdició ante el Real Madrid una inmejorable oportunidad para abrir brecha con los rivales que le persiguen en la clasificación, ya que todos perdieron sus partidos. Una victoria hubiera supuesto contar con una distancia de cinco puntos en seis jornadas y acariciar la salvación.

Pese a no poder aprovechar la ocasión, Joseba Etxeberria quiso hacer una lectura positiva de lo sucedido. Para el capitán, el nivel de juego de su equipo «fue muy bueno. Pudimos generar bastantes oportunidades de gol y, eso, frente a un rival tan fuerte y físico no suele ser fácil. Es verdad que no pudimos definir las ocasiones, pero se generaron a raíz de un juego bastante bueno del equipo». Etxeberria lanzó un «mensaje positivo» porque «tenemos dos puntos de margen, que no es mucho ya que en una misma jornada se te pueden ir, pero el hecho de depender de nosotros mismos a falta de seis jornadas es la lectura positiva que debemos trasmitir».

Manex ALTUNA

BIGARRENAK

Nasticen atzetik, Ligan gol gehien jaso duen taldea da zuri-gorriena, 54 hain zuzen ere, kataluniarrenak baino bi gutxiago. Celta da hirugarrena (49) sailkapen horretan, eta ondoren Recreativo (43) eta Mallorca (41) datoz.

Javi Martínez, Yeste y Murillo, con sobrecargas

Los tres jugadores rojiblancos no entrenaron ayer con el resto de compañeros en la sesión de recuperación al estar aquejados de sendas sobrecargas. Por otro lado, se espera que Casas pueda reincorporarse al trabajo en grupo ya que está a punto de recibir el alta.

El femenino tiene ganar la Superliga en su mano

El equipo femenino tiene la oportunidad de conquistar la Superliga en San Mamés este domingo a las 12.00, en la última jornada. El partido será retransmitido por ETB1 y la entrada única valdrá 3 euros y será gratuita para los socios, las jugadoras federadas y los menores de 18 años.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo