ARETO FUTBOLA
Navalcarnero Hegoalde baino gehiago izan da
J.L. | DONOSTIA
Emakumezkoen Ohorezko Mailan irteera zaila zuen Hegoalde taldeak. Navalcarnerori egin zion bisita, eta madrildarrek gaur egun gipuzkoarrek baino maila hobea dute. Liga irabaztea dute helburutzat, eta horretarako ezinbestekoa zuten garaitzea.
Hasieratik ikusi zen etxeko taldea euskaldunak baino dezentez gehiago zela, eta amaieran 5-0ekoa erakusten zuen markagailuak, betiere etxekoen alde. Hegoaldek jadanik egin beharrekoak eginda ditu Liga honetan, eta oraingo helburua ahalik eta gorenean geratzea izango da, bai eta aurrerantzeko partidetan maila ona ematea ere.
GSI Bilbo
Gizonezkoen Zilarrezko Mailan, GSI Bilbo taldeak bere multzoko lehen postua segurtatu zuen, eta igoera faseko kanporaketetan etxean erabakitzeko modua izango du. Salou taldea izan zuen bisitari, eta 3-2 menderatu zuen, nahiz eta asko kosta zitzaion. 1.500 ikusle izan ziren partidan.