GARA > Idatzia > Non Zer

Datorren maiatzaren 13an Urnietako Argazki Rallyaren XIV. edizioa egingo dute

Partaideek landu beharko dituzten gaiak ez dira azken unea arte ezagutuko, «kirola eta aisialdia» gaiari dagokiona eta Urnietako Udalak lehiakidearen esku uzten duena izan ezik. Libreko mailan saria 450 eurokoa izango da, sailkapenaren arabera banatua eta 14 urte beherakoek, berriz, garaikurra eta bestelako sariak jasoko dituzte. Parte hartu nahi duten guztiek maiatzaren 13an Lekaio Kultur Etxera joan beharko dute goizeko 9.00etan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo