GARA > Idatzia > Musika

«Edan eta `Tricky-Tee-Shirt' bultzada indartsua dantzatzea maite dut»

HOWE GELB, Arizonako musikaria

Musikari berezia dugu Howe zaharra, zaila erraz egin eta zaleekin hurbiltasuna aise lortzen dutenetarikoa. Makina bat egitasmo zirraragarri aurrera atera ostean, Kanadako gospel abesbatzarekin plazaratu zuen iaz «Sno Angel Like You» bikaina, eta bihar Durangon aurkeztuko du.

Anartz BILBAO | BILBO

Beste behin ere bete-betean asmatu du Howe Gelb bitxiak «Sno Angel Like You» lanarekin. 1956an jaioa, 1983an Giant Sand taldea sortu zuen arizonarrak eta harrezkero taldeko eta bakarkako lanak txandakatu ohi ditu, emaitza bikainarekin. «All Over... the Map» (Thrill Jockey, 2004) du Giant Sand taldearekin azken lana, eta «Sno Angel Like You» (Thrill Jockey, 2006) azken egitasmoa, gospel abesbatzarekin egindako esperimentua. Bidaiari nekaezina, urte erdia Tucsonen, Arizonan, eta beste erdia Danimarkan pasatzen omen du, bertakoa baitu emaztea. Azkenaldi honetan sarri ibili da gurean, eta urtarrilean bakarrik etorri zen Zarautzen eta Zallan jotzeko. Orain Zagreben hasi eta Veronan bukatuko duen bira luze eta jendetsuak Durangora ekarriko du. Plateruenan Danbaka lehiaketako bakarlari saritua, Jim TNT arrasatearra, ariko da aurretik.

Nondik atera zenuen «Sno Angel Like You» egiteko ideia?

2003ko Ottawako Blues Jaialdian jo nuenean, gospel abesbatzez inguratuta nengoen eta soinuak harrapatu egin ninduen.

Eta zure musikagintzan esparru berri bat zabaldu.

Beti espero izan dut egunen batean nire kantuetan abeslari mordoa izatea.

Molde ezberdinetan ikusi zaitugu (Giant Sandekin, abesbatzarekin, bakarka)...

Denek dute zapore propioa. Haietariko bakoitzean nagoenean baino ez dut haien berri.

Bakarka ere eroso zabiltzala ematen du, entertaiment legez.

Egin beharrekotzat daukat. Bakarrik nagoenean kantuak goxotasunez eskaintzea baino ez dut espero. Beste zenbaitetan, hobe da herri oso bat oholtza gainean izatea.

Ameriketako Estatu Batuetan eta Europan txandaka bizi omen zara. Ikusten al duzu zuzenekoak bizi eta musika bizitzeko ezberdintasunik ?

Amerikarrak eta ingelesak hitzei gehiago erreparatzen dietela ematen du, eta gainontzekoak musikak bizi ditu gehiago. Batean zein bestean bizitzeak munduan benetan gertatzen ari denaren ikuspegi orokorragoa ematen dit, eta pozik egon beharra dut hori dela eta.

Web orrian disko maiteenen zerrenda egina duzu. Bertan 70eko lanak ageri dira, baina baita iazkoak ere. Nola ikusten duzu egungo musika egoera?

Egungo musikaren soinua oso maite dut. Poztu nintzen 80ak hil zirenean. 90eko hamarkadan Lo-Fi boladan egon zenean soinu hobea zuen denak niretzat. Arazorik handiena orain guztiek digitalki grabatzeko joera dutela da, baina ez deritzot horren larria. Nik kasetea erabiltzen dut nire etxeko estudioan soinu zahar zoragarri hori lortzeko.

Serioa ematen duzu oholtzan, baina uste dugu umoreak baduela garrantzia zure musikan.

Ez dut serioa ematen, nahastua baino. Hori dut ohiko irudia.

Entzuna dugu kontzertuetan ez duzula aurrez kantu zerrendarik prestatzen.

Uste dut hobe dela ezer prestatu gabe aurrera egitea. Oker egon naiteke, baina gustuko dut inprobisazioa planetan zehar hedatzen denean gertatzen dena.

Baduzu euskal musikaren berri?

Maite dut edan eta bultzada indartsua den «Tricky-Tee-Shirt» musika dantzatzea.

 

«Sno angel like you", un experimento sonoro

«No hay un ángel como tú» es el mensaje que Howe Gelb trasmite con su último disco, grabado en el frío invierno canadiense junto al coro de gospel Voices Of Praise. Sin embargo, el músico de Arizona deja claro que este no es un disco gospel, ni en lo relativo a su temática ni en su contenido, sino que se trata de un «experimento musical», de mezcla de sonidos.

El coro, dirigido por Steve Johnston, está integrado por Faith Johnston, Joy Clarke, Michael Shaw, Patrick Joseph, Neema Mugala, Christine Methengye, Jerusha Lewis, Judy Rodriguez, Suzan Lavertu y Michael Lavertu, quien se encarga del órgano. En cuanto a los músicos, Fred Guignion se ocupa de la guitarra slide, Jim Bryson de la guitarra, Nick Augustine del bajo y Jeremy Gara de la batería. Howe, el artífice, canta, toca la guitarra, el órgano y el piano, y produce el disco, que fue editado en Thrill Jockey Records en 2006 y grabado en los estudios Little Bullhorn de Ottawa, junto a Dave Draves.

La crítica ha aclamado el singular trabajo del particular músico que vuelve a nuestros escenarios en una gira que comienza en Croacia y finaliza en Italia. Después del concierto, quizás vuelva a quedar fascinado por la trikitixa, como en su anterior visita.

A.B.

Fitxa
gospel musika

«2003ko Ottawako Blues Jaialdian jo nuenean, gospel abesbatzez inguratuta nengoen eta soinuak harrapatu egin ninduen»

inprobisazioa

«Uste dut hobe dela ezer prestatu gabe aurrera egitea. Oker egon naiteke, baina gustuko dut inprobisazioa planetan zehar hedatzen denean gertatzen dena»

Fitxa

Data: Bihar.

Lekua: Plateruena (Durango).

Ordua: 22.00etan.

Sarrera: 12/15 euro.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo