GARA > Idatzia > Musika

Etxeko uzta anitzaren lagina eskainiko du beste behin Getxon Kantuketan egitasmoak

A.B. | BILBO

Urtero legez, Getxon da Kantuketan zikloa, adin guztietako entzuleei euskal musika eskaini nahian. Azter dezagun atzekoz aurrera. Igande iluntzean rock kontzertu trinkoa dugu jaialdiaren bukaeran, Asia eta Europatik bueltan diren Berri Txarrak eta indarberritutako Lisabo («Ezlekuak», Bidehuts, 2007) talde irundarrarekin. Bihar, intimoagoa proposatzen digu Txuma Murugarren bakarlari rockzaleak. Aurki plazaratzekoa behar du izan dagoeneko prest duen lan berria. Gaur, Oskorri Bilboko folk banda eskarmentudunak hamaikagarrenez jarriko du martxan Pub Ibiltaria, gero asteburu berean Eibarren, Sopelan eta Zierbenan jotzeko.

Gaztetxoek ere izango dute zer gozatu, Egin Kantu! saioarekin eta Haur kantari txapelketarekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo