Zilegitasuna eta Udalbiltza auzia eteteko eskatu dute auzipetuek
Udalbiltzaren aurkako operazioa egin zutenetik lau urte igaro izana profitatuz, auzipetutako lagunek erakunde nazionalaren aurkako prozesamendua eta epaiketa bera bertan behera gelditzeko galdegin zuten. Era berean, Euskal Herriaren eskubideak babesteko, Udalbiltzaren lana beharrezkotzat jo eta haren jarduna zilegia dela aldarrikatu zuten.
Oihana LLORENTE |
Udalbiltzaren aurkako Poliziaren eta epaileen operazioa gertatu zenetik lau urte igaro dira, eta Udalbiltzako auzipetuek, Kepa Landa abokatuarekin eta Teresa Toda 18/98+... lan-taldeko kidearekin batera, agerraldia egin zuten atzo, epaiketa eten dezatela exijitzeko asmoz.
Udalbiltzako auzipetuek erakunde nazional horren zilegitasuna aldarrikatu zuten. Izan ere, Euskal Herriaren eskubideen defentsari eta herri honen geroari begira erakunde horren lana, orain dela lau urte bezalaxe, «zilegia eta beharrezkoa» baita haien ustean.
Maribi Ugarteburuk auzipetuen izenean hitza hartu eta Euskal Herriko erakunde nazionalaren bilakaera ekarri zuen gogora. Udalbiltza Euskal Herriaren nazio izaera aldarrikatzeko, haren egituraketa politikoa eraikitzen laguntzeko, nazio eraikuntza bultzatzeko, udalerrien arteko harremanak sustatzeko eta nazioartean Euskal Herriaren alde lanean jarduteko jaio zela adierazi eta bide horretan ibilbide oparoa izan duela nabarmendu zuen.
Lau urte pasatu ostean, Euskal Herriko egoera politikoa antzeran egotea deitoratu zuen Ugarteburuk; haren aburuz, orain lau urte bezala, hauteskunde ez-demokratikoak izateko aukera handiak baitaude. Udalbiltzako auzipetuak estatu espainolari eta frantsesari eta gainerako eragile politiko, sindikal eta sozialei baldintza demokratikoak bermatzeko exijitu zien, aukera ororen lan politikoa baldintza beretan gauzatzeko beta egon dadin.
Euskal Herriak behar duen erakunde nazionala berrantolatu eta sendotzeko nahitezkoak dira berme demokratiko horiek Ugartebururen arabera. Alde horretatik, datozen hauteskundeen ostean, udal hautetsi izango diren horiei lan horri ekiteko gonbita egin zien.
18/98 epaiketan auzipetu eta izen bereko lan-taldeko kide Teresa Todak eskubide zibil eta politikoak babesa aldarrikatuz epaiketa horiek eten ditzatela eskatu zuen.
Auzi horien guztien atzean interes politikoak daudela salatu eta PSOEri PPk hartutako bideari men egitea leporatu zion Todak; era horretako erabakiek Euskal Herriaren egoera politikoa oztopatzen dutela adieraztearekin batera.
Euskal herritarren eskubide zibil eta politikoak «oso egoera larrian» daudela azaldu eta euskal gizarteari eskubide urraketa horiei erantzuteko deia egin zion Todak.
A juicio del letrado Kepa Landa, el sumario contra Udalbiltza «no se sostiene penalmente y no tiene ninguna base ni contenido». Landa destacó que cuatro años después de la operación contra la institución nacional, el procedimiento sigue en tramitación.
Tras resaltar que tanto este sumario como el 18/98 «se abrieron única y exclusivamente con fines políticos», señaló que sería «un escándalo político y un desastre judicial» volver a iniciar un proceso de estas características.
Aunque la fase de investigación haya concluido, Landa explicó que el procedimiento está «absolutamente vacío de conductas delictivas» por lo que el archivo de la causa es la única resolución posible. El letrado insistió que, de no ser así, se pondría en evidencia «una estructura tan caduca y tan antidemocrática como es la Audiencia Nacional». O.L.