GARA > Idatzia > Euskal Herria

Bolognaren kontra deialdi berria egin du Ikasle Abertzaleak

GARA |

Ikasle Abertzaleak agerraldia egin zuen atzo Donostian. Behin berriro ere ikasleen eskubideen urraketak salatu, eta hori aldatzeko aukera borroka dela adierazi zuten. Horregatik, maiatzaren 7tik 11rako astean Bologna Prozesuaren kontrako eta ikasle eskubideen aldeko mobilizazioak deitu zituzten. Arrazoi berarengatik NUPen txandakako gose-greba egiten ari direla gogorarazi zuten, eta hango ikasleei sostengua erakutsi nahi izan zieten.

Azken ikasturtean gertatutako ikasleen aurkako erasoak oroitarazi zituzten: Joan den urrian 103 ikasleren aurkako epaiketa burutu zen, LOUren aurkako itxialdi batean parte-hartzeagatik. EHUren jarrera salatu zuten «gazteak epaitegien bi- dean jartzeagatik». NUPeko ikasleen egoera ere salatu zuten. Orain arte errektore ohi Pedro Burillorekin jasandako murrizketek jarraitzeko aukera asko dago hautagai berriek ildo beretik segitzeko asmoa erakutsi baitute, IA-ren esanetan.

Bologna, «iruzurra»

Mobilizazioen eragile nagusi Bologna Prozesuaren ondorioak nabarmendu zituen Ikasle Abertzaleak: Egiazko helburua irabazi ekonomikoak direla jakinarazi zuen, eta ikasleengan hain eragin handia izanen duen egitasmo hori ezkutuan gordetzen ari direla salatu zuen, prozesuari buruzko eztabaida bera ekidinik. «Unibertsitateak ikasle alienatuen espazio bihurtu nahi direla» eta hori eragozteko beharra nabarmendu zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo